Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/04/11
KulturaVictoria Eugenia Antzokia izango da Desagertuta, Primeran telesail berritzailearen lehen emanaldia, aldi berean gaztelaniaz eta euskaraz filmatu dena. Urrian, María Guerrak eta Mariola Cubellsek "La substancia. Actrices contra el tiempo" ekimena Irunen, Zumarragan eta Eibarren errepikatuko dute.
2025/04/09
Bizikidetza eta Giza Eskubideak· Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936an Gipuzkoara iritsitako lehenengo boluntarioei buruzko ikerketa-liburu bat argitaratuko du 2026an; aurretik, dei egin diete herritarrei pasarte ezezagun horri buruzko informazioa edo dokumentazioa eman dezaten. · Aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak idatzitako lan hau, mundu historiografikoari eta akademikoari egindako "ekarpen garrantzitsu eta argitaratu gabea" da, Gerraren bilakaerari buruzko "informazio baliotsu, zehatz eta berritzailea" biltzen baita bertan.
2025/04/11
MugikortasunaLinea honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia, Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du, eta prezioa honakoa izango da: 1,37 euro MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat, 1,80 euro MUGI anonimoarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 euro eskudirutan ordaintzen dutenentzat.
2025/04/11
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira turismo-sektorean ekintzailetza sustatzeko, digitalizazioa laguntzeko eta turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak bultzatzeko, besteak beste. Gainera, turismo-sektorearen barruan ekintzailetza-proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak ere emango dira.