Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/01/24
MugikortasunaRafaela Romero buru duen departamentuak ia milioi eta erdi euro inbertitu ditu foru bidegorrien irisgarritasuna hobetzeko, oinezkoentzako eta bizikletentzako mugikortasun-azpiegitura horien erabilera eta gozamena pertsona guztientzat zabaltzeko helburuarekin, genero-ikuspegiaren adierazlea barne, eta Gipuzkoako bizikleta-bideen sarearen segurtasun-baldintzak zabalduz. Hobekuntza-lan horiek Donostiako Añorga auzoaren parean Donostia-Lasarte bidegorria konpontzeko eta egonkortzeko erabiliko dira (863.199 euro), bai eta Eibar eta Maltzaga arteko bidegorriaren argiztapena indartzeko obretarako ere (567.916 euro).
2023/01/23
IngurumenaUrnietako tokiko energia-komunitateak energia berriztagarria kontsumitzeko aukera emango die 213 etxeri, eta faktura elektrikoan % 25eko aurrezpena espero da.
2023/01/26
AzpiegiturakAP-8 irteerako biribilgunean hasi eta Frantsesbideko bidegurutzera arte (Abendañon) egingo den kilometro eta erdiko errepideak, herriguneko trafikoa gutxituko du eta industrialderako sarbidea hobetuko.
2023/01/24
IngurumenaAurkezpen honen helburua da Donostiako saltokiei aurkeztea nola eskuratu laguntza horiek eta nola baliatu funts horiek beren establezimenduetan ekonomia zirkularra sustatzeko.