Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

40
Eibarko Ospitaleko bi unitate soziosanitarioak martxan 2020an

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Nekane Murga Osasun sailburuak gaur goizean Eibarko ospitalea bisitatu dute.

GIPUZKOA  COP25 KONFERENTZIAN

2019/12/12

Ingurumena

Gipuzkoak ekintza klimatikorako bere eredua aurkeztu du Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen COP25 konferentzian

Gipuzkoak kultur politikei buruzko urteko bilera egin du

2019/12/11

Kultura

Aldundiak eta udalek Chillida Lekun izan dute hitzordua, 2020an garatu beharreko proiektuen balantzea egin eta oinarriak ezartzeko. Kultura Eskola programa, Gipuzkoa-San Sebastian Film Commission lana, eta Lete eta Iparragirreren urteurrenak jorratu dituzte. Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ere ospatu nahi da.

Berdintasuna etxean hasten da

Erantzunkidetasuna ikastetxeetako gurasoekin lantzeko ikastaroak abiaraziko dituzte Beasainen

Gipuzkoa turismo irisgarriaren erreferente gisa kokatzea bultzatuko du Aldundiak

2019/12/11

Turismoa

Azterketa egiten ari da erakundea, sektorearen eta eskualdeen ekarpenak jasoz

Mugi Txartela, III. “Guztiok Mugituz” Saria

2019/12/11

Mugikortasuna

Sari horren bidez, MUGI sistemak Gipuzkoaren gizarte-kohesioaren eta jasangarritasunaren esparruetan egiten duen ekarpena aintzatetsi da.

Aniztasunaren aldeko jarrerak sendotzen ari dira Gipuzkoan

Inmigrazioaren pertzepzioaren joera positiboa da eta herritarren tolerantzia areagotzen ari da, Ikuspegiren Barometroaren arabera.

Omenaldi hunkigarria aurten erretiroa hartu  duten Gipuzkoako Foru Aldundiko langileei

2019/12/11

Gobernantza

Azken urteetan “Gipuzkoako herritarren zerbitzura” egindako lana eskertu eta aitortu die Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %2,7 igo  da azarora arte, aurreko urtearekin alderatuta

2019/12/12

Ogasuna

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2018an baino 115 milioi euro gehiago batu ditu

Cristobal Balenciaga 125 urte

2020/01/21

Kultura

Aurten, 2020an, 125 urte beteko dira Cristóbal Balenciaga jaio zenetik. Museoak abagune hori aprobetxatuko du modistaren bizitza aztertzeko, hots, «gortina atzeko gizonari» buruz ikertzeko, eta haren obraren ondarezko balioari buruz hausnartzeko.

Turismo eredu berri, jasangarri eta kalitatezko baterako oinarriak

2020/01/22

Turismoa

Foru Aldundiaren ordezkaritzak ezagutzera eman du FITUR-en legealdirako bere estrategia.

Ireki da Alkoleako tunela Mutrikun

2020/01/22

Azpiegiturak

Tuneleko lanak amaitu ondoren, Deba-Mutriku errepide berria irekita gelditu da trafikoarentzat.

Aurreikuspenak hobetu eta zerga-bilketa errekorrarekin itxi du 2019a Gipuzkoak

5.024 milioiko zifra erdietsi da. Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, lurraldeko ekonomiak pasa den urtean erakutsitako sendotasunaren ondorio da.

Daniel Txopitearen 20 obra piktoriko Gordailuan utziko dira komodatu erregimenean

2020/01/22

Kultura

• Hogei margolan horiek kontuan hartuta, Daniel Txopitearen ia obra guztia Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroan, gordeko da. Obra batzuk zaharberritu egin behar dira, eta familiak erabaki du Txopitearen ondarea zaintzeko modurik onena Gordailuan gordetzea dela.

Europako 200 aditu hartuko ditu Gipuzkoak Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko II. Topaketan

2020/01/16

Ingurumena

Topaketaren helburu nagusia izango da Gipuzkoa ekonomia berdearen erreferente gisa kokatzea.

Gipuzkoako 300 ikaslek baino gehiagok Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna ospatu dute Aldundiaren eskutik

2020/01/23

Ingurumena

Jarduera honen bidez, ikasleek Nazio Batuen Erakundeak emandako Garapen Jasangarriaren Helburuak ezagutuko dituzte.

Azaroaren 15ean zabalduko ditu ateak ZIUR zentroak

Gipuzkoako zibersegurtasun zentroa martxan da jada.

Argituk etxebizitzetako energiaren aurreztea, eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatuko ditu

2019/10/18

Ingurumena

Berritasun nagusia da etxebizitzen birgaitze energetikoa eta energia berriztagarriak jorratzeko tailer espezifikoak egingo direla.

ARGITU TAILERRAK ANDOAINEN

2019/10/22

Ingurumena

Gipuzkoa Argitu tailerrak Andoainen, urriaren 29an 18.00tan

“GIPUZKOA, KLIMAREN ALDE” JARDUNALDIAK KLIMA ALDAKETAREN INPAKTUA AZTERTUKO DU

2019/10/21

Ingurumena

José Ignacio Asensio: “Klima aldaketari egokitzeko dugun gaitasunak erabakiko du, neurri handi batean, Gipuzkoako ekonomiaren etorkizuna”.

Ingurune fisikoak dementzia duten pertsonengan duen eragina aztertuko dute gerontologian eta arkitekturan aditu diren profesionalek

Aubixa fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, "Dementzia duten pertsonentzako ingurune integratzaileak" jardunaldia antolatu du.

Proiektu berritzaileak bultzatuko ditu Aldundiak Elkar-EKINen bitartez

Lanbiderekin elkarlanean, dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan, perfil desberdinetako Gipuzkoako eragileei zuzendua.

“Aldundiaren finantzak indartzen jarraituko dugu, haizea aldatzen denean prest egon gaitezen”

2019/10/17

Ogasuna

Jabier Larrañaga foru diputatuak 46,9 milioiko amortizazio gehigarria jasotzen duen Foru Arau proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan

Rafaela Romerok: “Mugikortasun iraunkor baten alde egiten dugu apustu eta hori lortzeko modurik onenetako baten alde, iraunkortasunean hezita”

2019/10/18

Mugikortasuna

Ostiral honetan, Mugikortasuneko diputatuak ikasle-talde batekin batera parte hartu du Plazaolako Bide Berdean izan den jarduera batean. Jarduera horrek mugikortasun iraunkorra, garraio publikoaren erabilera eta intermodalitatea sustatzen ditu Gipuzkoan, eta kohesio soziala, oreka eta iraunkortasuna bultzatzen ditu bere dimentsio guztietan (ingurumena, ekonomia eta gizartea).

“Kalitatezko enplegua indartzeko eta sortzeko” lanean burubelarri jarraituko du Foru Aldundiak

Imanol Lasa diputatuak begi onez hartu du Eustaten azken inkesta, Gipuzkoa Euskadin langabezia gutxien duen lurralde gisa kokatzen duena

Mosaico Italiarra 2 aurkeztu da, Italiaren kronika zinemaren  bitartez

2019/10/22

Kultura

Gaur goizean aurkeztu da Koldo Mitxelenako prentsa aretoan, urriaren 30ean hasiko den "Mosaiko italiarra, zinemaren eta literaturaren artean" zikloaren bigarren edizioa ezagutarazteko eta zabaltzeko. Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren babesa izan du Italia Txiki Elkarteak ekitaldi hau aurrera eramateko.

"Gipuzkoak beharrezko osagaiak ditu gizarte bazterketari aurre egiteko"

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hirugarren sektoreko erakundeek partekatu eta hausnartu dute azken urtean Gipuzkoan abian jarri diren gizarte inklusioko esku hartzeen jardunbide egokiei buruz.

Industriaren zibersegurtasuna sustatzeko aliatu estrategiko bilakatzea helburu, abian da ZIUR zentroa

Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak Donostian duen egoitza inauguratu du gaur; lurraldeko industria ehunaren lehiakortasuna segurtatzea du xede

Lurraldearen garapena modu positiboan ikusten du Gipuzkoako gizarteak

2019/11/13

Gosari informatiboa egin dute gaur diputatu nagusiak eta foru bozeramaileak kazetariekin.

“Birziklapenean jaioak gara” kanpainaren edizio berria

2019/11/13

Ingurumena

Kanpainaren 3. edizio berri honek modu arduratsuan kontsumitzera eta hondakinak bereiztera animatzen ditu herritarrak

San Telmo museoak "Kiputz. Amildegia historiaurrean» erakusketa aurkeztu du

2019/11/15

Kultura

Kiputz leizean aurkitutako animalien hezurdurek azken glaziazioan gure ingurua nolakoa zen kontatzen digute.

Libanoko Arsal hiriak jaso du Peace Prize saria

Aste honetan Durbanen egindako tokiko liderren munduko kongresuan eman dute saria; Foru Aldundia bertan izan da

"Moda aldatu, zirkulua itxi" karpa

2019/11/17

Ingurumena

Urdaneta Pasealekuan dago Emausekin batera ipinitako karpa hau, "low cost" modaren ondorioez herritarrak sentsibilizatzeko

Azitain-Maltzaga bidegorria prest izango da datorren urtean

2019/11/14

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Eibar eta Elgoibar arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea osatuko duen bi kilometro inguruko zatia eraikitzeko lanak bisitatu ditu Eibarren.

Be Veggie Azoka Ficoban

2019/12/03

Ingurumena

Aldundiko Ingurumena "Be Veggie Azoka" ren babesle eta partehartzaile

160.000 €  Zumarragako ingurunearen erresilientzia areagotzeko

2019/12/03

Ingurumena

Aldundiko Ingurumena Departamentuak eta Zumarragako Udalak 160.000 euro konprometitu dituzte Eizaga gainaren saneamendua hobetzeko eta Antiguako ibilbide paisajistikoa hobetzeko Zumarragan

Euskaltegietako ikasketak doakoak izateko aurrerapauso garrantzitsua eman du Gipuzkoak

2019/12/03

Gobernantza

Foru Aldundiak lehen aldiz onartu ditu euskaltegietako ikasleentzat dirulaguntzak, HABEk ematen dituenak osatuko dituztenak