Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2021/09/27
GazteriaGipuzkoan Gazte Tour programak hainbat jarduera biltzen ditu hizkuntzaren eta arte eszenikoen inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak garatzen du, beste eragile eta udalerri batzuekin lankidetzan.
2021/09/24
IngurumenaHelburua da talentu gaztearekin konektatzea eta norabide berean Gipuzkoa jasangarri, bidezko eta inklusibo batean ibiltzea.
2026/01/30
Gizarte PolitikaHasiera batean Zaldibian kokatzea baloratu ondoren, azterketa teknikoak Lazkao zehaztu du egokiago Goierriko zentroaren kokaleku gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko akordioari esker, lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko sarea indartuko da. Hariberriak arreta eskainiko du Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS) koordinatuta. 2024etik 178 biktima artatu ditu.
2026/01/30
IngurumenaNazioarteko eta estatuko hogei hizlari baino gehiagok eztabaidatuko dute Naturkliman berrikuntzari, industria-subiranotasunari eta aliantza estrategikoei buruz.
2026/02/02
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak hitzarmena sinatu du Hitz Zentroko eta Euskorporako ordezkariekin; hurrenez hurren, ‘Oinitza’ eta ‘Euskorpus’ proiektuei ekarpena egingo die foru erakundeak.
2026/02/03
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/03
Diputatu NagusiaDonostiako alkateak, Jon Insaustik, eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, erakunde bilera egin dute, berrikuntzaren, mugikortasunaren, gizarte‑babesaren eta zaintzen, kirolaren eta larrialdien arloko proiektuak eta aurrerapenak partekatzeko.
2026/01/28
KirolakGaur egun, lurraldeko 28 udalerritan dago abian Kirol Orientazio Zerbitzua, eta Gipuzkoako herritarren % 77engana iristen da.
2026/02/05
OgasunaBi arauak jendaurrean jarri dira otsailaren 27ra arte. Foru Arau Proiektuak martxoan onartzea espero da Gipuzkoako Gobernu kontseiluan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan tramitatzen eta eztabaidatzen jarraitzeko, uda baino lehen onartu ahal izateko. OHZren Foru Arauak berrikuntza gisa jasotzen du Ezaugarri Bereziko Ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea, portuak eta autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek ondasun higiezin horien inpaktua zergapetzen duen zerga berri bat aplikatu ahal izan dezaten.
2026/02/05
OgasunaDokumentua jendaurrean egongo da martxoaren 5era arte. Ondoren, martxoaren 17ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan onartzea espero da, azkenean eztabaidatu eta, hala badagokio, udaberri honetan Batzar Nagusietan onartzeko.
2026/02/05
KulturaGoizane Álvarez: “Gipuzkoarren % 87k etxetik hamabost minutu baino gutxiagora du kultura eskaintzaren bat aukeran. Bokazio sozial argia duen kultura politika baten emaitza da hori: askotariko kultura sare bat sortzea, kultura ohitura berrietara egokitua eta herritar guztien eskura dagoena".
2026/02/05
Azpiegiturak1,2 milioi euroko inbertsioaren helburua da ordainketak erraztea, itxaronaldiak murriztea eta erabilera digital berrietara egokitzea, zerbitzu malguagoa eta eraginkorragoa bermatuz.
2026/02/05
AzpiegiturakAldi berean, Lanbarrenerainoko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen lanek aurrera jarraitzen dute. Tarte hori Lintzirineraino luzatuko da hurrengo fase batean, inguruko bizilagunen eta langileen joan-etorri segurua bermatzeko.
2026/02/05
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa erakusten ari da posible dela industria egitea, enplegua sortzea eta jasangarritasunean aurrera egitea aldi berean. Hori da Europan defendatu nahi dugun lehiarako eta autonomia estrategikorako eredua”.
2026/02/06
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Eibartik 12:15ean ateratzen den espedizioa indartu egiten da Arrasateko Zalduspe geltokitik aurrera, Arrasaten edo Aretxabaletan autobus titularra betetzen dela antzematen bada.
2026/02/06
Ekonomia SustapenaCAF, Iberdrola, Irizar, Mondragon, IBIL, Basque Energy Cluster eta ESERGUI enpresek, MUBILekin batera, Euskadiko mugikortasun jasangarriaren estrategia indartu dute. “Enpresa-ekosistema sendo eta espezializatua izatea funtsezkoa da Euskadik mugikortasun jasangarriaren arloan duen lehiakortasuna eta lidergoa indartzeko”, azpimarratu du Unai Anduezak.
2026/02/06
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiarekin eta Aldundiko ordezkariekin, proposatutako lehen erronkan landu dituzten ekarpenak partekatu dituzte gazteek
2026/02/06
AzpiegiturakUsurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.
2026/02/03
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko behi-aziendaren % 54 txertatu du jada dermatosi nodular kutsakorraren aurka. Aurrerapen horri esker, salbuespenak baimendu ahal izan ditu Azpeitian eta Tolosan ekitaldi tradizionalak egiteko, beharrezko osasun-berme guztiekin.
2026/02/10
IngurumenaNaturklimako Borondatezko Karbono Funtsak finantzatutako esku-hartzeak 14.278 euroko inbertsioa izan du, eta aukera eman du Orioko duna-parkeko bi hektarea eraldatzeko, espezie autoktonoen 400 ale landatuz.
2026/02/13
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, behin Hernaniko Udalak departamentuak 2024an eskatutako obra amaituta, autobus horiek linea horien ohiko ibilbidea egin ahal dute.
2026/02/12
Gizarte PolitikaASPANOGI - Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak.ASPANOGI-rekin2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.
2026/02/12
GobernantzaJarraibide instituzional berria udalerriekin eta eragile feministekin batera landu da, eta tokiko ezarpen fase bat hasi du orain, komunitatea, koordinazioa eta erreparazioa ardatz hartuta
2026/02/13
Eider Mendoza diputatu nagusiak adierazi du zerga-bilketari buruzko datuek “konfiantza” ematen dutela “enpresen lehiakortasuna babestuko duten politiketan aurrera egiten jarraitzeko, etorkizuneko industria-sektoreetan eta gaurko eta biharko zainketak bermatuko dituzten inbertsioetan”.
2026/02/13
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/09
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak Debagoienan lan egiten duen eta ibilbide luzeko zerbitzuak ematen dituen enpresa horrek Arrasaten dituen instalazioak bisitatu ditu, eta gogorarazi du, legegintzaldiaren hasieratik, flotaren % 74 berritu dela.
2026/02/09
Lurralde OrekaBabes bereziko eremua da, zonaldean dagoen ur gezako putzu bakarra, hegaztien atsedenleku, ugaltze eta elikadura gune gisa balio duena. Horien artean babes bereziko erregimenean dauden espezieak daude. Aldundiak 2009an eraikitako lubeta berreraiki eta indartu du, eta handitu egin du hezegunearen azalera, eremua babesteko itsas mailaren gorakadatik eta ekaitzen areagotzeagatik; eta esku hartzea aprobetxatu du arriskuan dauden espezie botanikoak berreskuratzeko.
2026/02/09
AzpiegiturakBidegi 7,5 milioiko inbertsioa egiten ari da bi ordainleku horiek berritzeko, kobrantza estazioetan zerbitzua errazten eta hobetzen duen teknologiarekin
2025/11/11
IngurumenaProiektuak 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du guztira, EGEF funtsekin kofinantzatuta, eta Fagor Ederlanen soberako beroa berrerabiltzea ahalbidetuko du, Ibarra kiroldegia energia termikoz hornitzeko.
2026/02/10
Diputatu NagusiaGune historiko esanguratsu honetan egin dute foru diputatuek euren asteroko batzarra, Eider Mendoza diputatu nagusia buru dutela
2026/02/10
AzpiegiturakKonexio berriak Miramonerako eta Hernanirako sarbideak erraztuko ditu, GI-20 errepidea, Ospitaleetarako igoera eta Errekalde-Galarreta errepidea deskargatuko ditu, eta ingurune osoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko ditu.
2026/02/11
IngurumenaForu Gobernu Kontseiluak irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onartu ditu, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen proiektuak garatzeko.
2026/02/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/11
GobernantzaEgoera ahulenean dauden pertsonen arreta eta gizarte‑zerbitzu hurbil, konprometitu eta berritzaileen mantentze‑lanetan funtsezkoa den sektorearekin lankidetza bultzatuko da
2026/02/11
AzpiegiturakGaltzada konpondu eta berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira.
2026/02/11
OgasunaBai barne salmentak (+ % 3,4), bai esportazioak (+ % 3,5) handitu egin dira, 2024ko zifrekin alderatuta.
Eider Mendoza diputatu nagusia eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatua sektoreko hainbat eragilerekin bildu dira gaur, zinema industriaren eta zuzeneko arte eszenikoen eta musikaren bilakaeraren inguruko ikuspegiak partekatzeko, 2024an kultura sustatzeko kenkarien araubidea hobetu ondoren.
2026/02/18
Lurralde OrekaBasotik Fundazioak Basotik Behatokia aurkeztu du, herritarren eta fundazioaren parte diren baso-jabeen pertzepzio eta beharren inguruko informazioa biltzeko helburuarekin garatutako tresna.
2026/02/18
IngurumenaHogeita hamar alkate bildu dira Naturkliman, José Ignacio Asensio diputatuorde nagusiarekin batera, klima aldaketaren aurrean herritarrek parte hartzeko foro berria, BateraLabs, bertatik bertara ezagutzeko.
2026/02/16
Gizarte PolitikaGaur egun, lurraldean 807 haur eta nerabe daude babes-neurrien pean, eta horietatik 67k harrera-familia bat behar dute, egonkortasuna eta zainketa konpontzailea emango diena, bereziki harrera espezializatuko familien sarearen baitan.