Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/03/10
Gobernantza“Fiskalitatean Ideia Berritzaileak” lehiaketaren deialdi berriak 10.000 euro emango dizkio enpresa irabazleari, eta 1.500 eta 750 euro herritarren proposamen onenei.
2026/03/10
OgasunaGipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako toki-erakundeen finantza-kontrola arautzen duen araua aldatzen duen Foru Dekretu Araua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Era berean, 2026ko ekitaldirako gastu, zor eta superabitaren erabileraren mugak ezartzen dituen Jarraibidea ere onartu da, eta, modu osagarrian, 2025eko aurrekontua likidatzeko.
2026/03/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/03/11
MugikortasunaZentroak, Zumarragan kokatuta dagoenak, Karrozeriako Erdi Mailako ziklo bat, Automozioaren Goi Mailako ziklo bat eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu.
Planak 32 milioi euroko aurrekontua du eta 39 laguntza lerro ditu, eta helburua da Gipuzkoako enpresa sarearen lehiakortasuna indartzea egungo erronka ekonomiko eta geopolitikoen aurrean. Planak zazpi jarduera eremu ditu enpresei eraldaketa teknologikoan, hazkundean edo kanpo proiekzioan laguntzeko, besteak beste.
2026/03/12
Gizarte PolitikaLaboral Kutxak, Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dute martxan Itsasargiak kanpaina, jendartean boluntarioek duten garrantzia azpimarratzeko. Hainbat euskal-eduki sortzailerekin elkarlanean sare sozialetarako bideoak sortu dira Iñurri, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Txiki-Txoko eta Zure Irrifarra Nire Indarra elkarteen lana ikusarazteko.
2026/03/04
Lurralde OrekaFuntsezko tresna da ustiategien jarraipena ziurtatzeko eta Euskadin nekazaritza-belaunaldi berriari bidea irekitzeko
2026/03/12
IngurumenaDonostialdeko berrogei gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileek parte hartu dute BateraLabs prozesuaren lehen saioan.
2026/03/13
IngurumenaDiru-laguntzen lerroak ehun-hondakinak etxez etxez biltzeko sistema berrietarako eta hiri-hondakinetatik datozen bateriak segurtasunez kudeatzeko ekipoetarako laguntzak biltzen ditu lehen aldiz.
Prebentzioaren Kultura Zentro berria eredu aitzindaria da Europan, prebentzioa, arreta espezializatua eta lankidetza soziosanitarioa uztartzen baititu, pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko eta alzheimerraren erronkari aurre egiteko. CITA GO-ONek prebentziozko esku hartzearekin hasi du ibilbidea, programa komunitarioan 250 parte hartzaile eta eguneko zentroan 29 pertsonarekin.
2026/03/13
KulturaCrossover jaialdia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak sustatzen du, eta Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatzen da. Jaialdia martxoaren 23tik 28ra egingo da Donostian, Santa Teresa komentuan —gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitza— eta Tabakaleran.
2026/03/13
OgasunaOtsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz
Emakumélan ekimenak, Ideiak foru programaren barruan, industria arloko emakume erreferenteak hurbildu ditu Gipuzkoako eta Iparraldeko gazteengana. Bihar Hendaian “Nesken Errugbi Eguna” ospatuko da, 2025eko edizioan hautatutako proiektuetatik sortutako beste jarduera bat
2026/03/12
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.
2026/03/12
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.
2026/03/16
AzpiegiturakEstazio hori osorik eraberritzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Kobratzeko eta igarotzeko teknologia arinagoa eta modernoagoa ari dira instalatzen
Zentroa egokitzeko 586.143,71 euroko inbertsioa egin da guztira, eta horietatik 475.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzaz finantzatu du. Ekipamendu berriak 12 plazatik 40ra zabaldu du zerbitzuaren edukiera, eta adimen-urritasuna duten helduentzako arreta indartu du Eibarren eta Debabarrena eskualdean.
Elkarri lotutako bost laborategiek fabrika aurreratu baten ziklo osoa erreproduzitzen dute, profesionalen prestakuntza benetako baldintzetan sustatzeko. Danobaten dBOT robota doitasun handiko soluzio aurreratua da, robotikan orain arte ikusi gabeko teknologia integratzen duena, eta robotikan esperimentatzeko eta ikasteko erreferentziazko gune gisa kokatzen da.
2026/03/16
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Bartzelonako azokara eramango du mendiko gida berria. Azoka ostirala eta igandea bitartean egingo da, eta 25.000 bisitari baino gehiago espero dira
2026/03/17
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/03/18
IngurumenaJarduketak 39.660 euroko inbertsioa izan du, eta aukera eman du Ihurre Garaian hektarea erdiko eremu degradatu bat berroneratzeko, bide berri bat sortuz, 550 zuhaitz eta zuhaixka autoktono baino gehiago landatuz eta elementu naturalak instalatuz, biodibertsitatea eta espazioaren erabilera publikoa errazteko.
2026/03/18
Ekonomia SustapenaEuropako hegoaldeko mugikortasun jasangarriari buruzko azoka profesionalak gero eta parte-hartze handiagoa du; halaber, haren industria profila indartu egin du, eskaintza anitzagoa eta espezializatuagoarekin
2026/03/18
Lurralde OrekaBSTK Basotik Fundazioak 120 pertsona inguru elkartu ditu Mutrikun, “Gipuzkoako Desioen Basoa” ekimenaren bidez, zuhaitz-landaketa kolektiboa eta parte-hartzaileen desioak uztartuz.
Zerga horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroaren Foru Arauaren proiektuak ere onartu ditu
2026/03/02
GazteriaGipuzkoak 1.461 plaza eskaintzen ditu guztira 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat. Zozketa martxoaren 26an egingo da, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da, Aldundiaren Youtubeko kanalaren bidez (@gipuzkoa5839).
2026/03/23
Diputatu NagusiaGipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat eragilerekin eta Udalarekin elkarlanean, egitarau zabala antolatu du gune ireki honetan, hilaren 26 eta 27an, ongi egon eta ongi sentitzeko funtsezko gaie buruz hitz egitea eta elkarri entzutea helburu
2026/03/24
Foru Ogasunak ahalik eta gehien erraztu du proposamena Zergabidea programara deskargatu, IFZrekin eta proposamenaren kodearekin bakarrik aldaketak egin eta interneten aurkezteko bidea
2026/03/24
Diputatu NagusiaHerri txikiek gipuzkoarron ekonomiari, euskarari eta komunitate balioei egiten diote ekarpena azpimarratu du Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izarra Urdalleta alkatearen eskutik herriko proiektu eta egitasmoak partekatu ondoren
2026/03/24
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/03/23
IngurumenaJarduketa horri esker, basogune degradatu bat berroneratu ahal izan da, espezie aloktonoak kenduz, landaredi autoktonoa berreskuratuz eta Floreaga eta Atano auzoak lotzen dituen bide berri bat sortuz.
2026/03/23
IngurumenaOarsoaldeko hogei eragile sozial baino gehiago, ekonomiko eta instituzionalek parte hartu dute eskualdeko BateraLabs herritarren partaidetzarako foroaren lehen saioan.
2026/03/27
IngurumenaNaturklima Klima Aldaketa Fundazioak eta Aldundiaren foru-eraikinak argiak itzaliko dituzte Planetaren Orduan, ekimen global honekin bat eginez.
Imanol Pradales Lehendakariak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak inauguratu dute Europa hegoaldean erreferente den hitzordu honen 5. edizioa. Aurtengoan, 110 enpresak parte hartzen dute, eta gero eta profil industrialagoa eta nazioartekoagoa dute. Lehendakariak mugikortasun jasangarriaren industriaren euskal sektorearen sendotasunean konfiantza izateko eta aukera-unea aprobetxatzeko eskatu du.
2026/03/26
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, BU14 Astigarraga > Donostia Unibertsitatea (Ospitaleetatik) izenarekin ibiliko den linea berriak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduroko maiztasunarekin: Astigarragatik 07:30etik 21:30era, eta Donostiatik 08:00etatik 22:00etara. Ibilbideak zazpi geraleku izango ditu bi noranzkoetan, eta 25 minutu inguruan osatuko da, trafikoaren arabera.
2026/03/26
Ingurumena400 parte-hartzaile baino gehiagok eta Europako hainbat herrialdetako 80 hizlari inguruk parte hartzea espero da.
2026/03/26
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberriren bitartez, 1,1 milioi eurotik gora bi-deratu ditu 2024 urtetik: bide horretan, laguntza-deialdi berria argitaratu du gaur estrategia indartu eta jarraipena emateko.
2026/03/26
AzpiegiturakEsku-hartzeak trafikoa baretzeko neurriak jarri ditu, oinezkoen mugikortasuna erraztu du eta errepidea herrigunean modu seguruagoan integratu du
2026/03/26
Gizarte Politika• Egonkortzeko lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxi gorabehera, eta proiektuaren garapenari jarraipena emateko aurretiazko fasea izango dira. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak aldian behin dituzte ha-rremanak bizilagunekin, proiektuaren bilakaeraren berri eman eta haien kezken berri jasotzeko, gardentasuna eta jarraipen partekatua indartze al-dera. • Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpo eremuak izan-go ditu, eta erabat integratuta egongo da Elgoibarko hiri eta gizarte ingurunean.
2026/03/26
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Eric Galvez alkateak Ongizatearen Plaza gune irekiko egitaraua zabaldu dute Legazpin. Gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria eta belaunaldi arteko loturen inguruko buruzko jarduerak hartuko ditu.
2026/03/30
Ingurumena800 metroko tarte berriak 1,5 milioi euroko inbertsioa izango du, eta Irun eta Donostia arteko bizikleta-loturan aurrera egiteko aukera emango du.