Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Akordioak 2018tik garatzen joan den lankidetza egituratzen du eta mugaz gaindiko ingurunean lankidetza indartzen du
2026/05/19
GobernantzaDiputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/05/19
Diputatu NagusiaHerriko Udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jon Enrique Galarza alkatearen eskutik
2026/05/19
AzpiegiturakNoranzko bakoitzeko autobus geraleku bana egokituko da eta erabiltzaileen segurtasun- eta irisgarritasun- baldintzak hobetzeko neurriak jarriko dira.
2026/05/19
Diputatu NagusiaEider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Gorka Artola Bergarako alkateak astearte eguerdian aurkeztu dute Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena oroitzeko uztailaren 19ean ospatuko den ekitaldi politiko-instituzionala.
Eredu berriak nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak lurraldearen, ingurumenaren eta gizartearen alde egiten duen lana aitortzen du eta ekonomikoki babesten du. Eider Mendoza: "Lehen sektorea funtsezkoa da lurralde berde eta orekatu bat eraikitzeko, baita, noski, gure etorkizuna eraikitzeko ere; ekimen honekin urrats sendo bat ematen dugu haren balioa aitortzeko eta etorkizunerantz proiektatzeko"
2026/05/19
IngurumenaProzesuak aukera emango du eskualdean klima-egokitzapenerako eta -ekintzarako ekimen zehatz bat, gutxienez, identifikatzeko eta garatzeko.
2026/05/19
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainaren 20an eta 21ean, larunbatean eta igandean, zerbitzu bat egongo da, Donostiatik 6: 30ean irtengo dena eta Bilbora 7: 45ean iritsiko dena.
2026/05/20
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, hobekuntza horiek ekainaren 1etik aurrera, astelehena, jarriko dira martxan.
2026/05/20
KirolakAntolatzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak bultzatutako Emakumeok Mugimenduan programaren eskutik, Gipuzkoako entrenamendu talderik handiena jarriko dute martxan ostiral honetan.
Obrak jada amaitua, errepidea igande honetan irekiko da guztiz. Gipuzkoako mugikortasuna eta lehiakortasuna indartuko dituen "aurrerapauso garrantzitsua" gauzatu dela adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak.
Bi egunez, diputatu nagusiak Quebec-eko berrikuntza kuantikoko gune nagusia bisitatuko du, Torontoko CDL nazioarteko topaketan parte hartuko du eta Multiverse Computing-en hedapena ezagutuko du. Albaolarekin batera, Kanadako Gobernuarekin eta Labradorreko parlamentariekin elkartuko da, San Juan ontzia Kanadara joateko bidaiari buruz hitz egiteko.
2026/05/22
MugikortasunaAzahara Domínguezek azaldu duenez, ekainaren 1etik aurrera, gaur egun Zumarragatik 10:15ean eta 12:15ean ateratzen diren autobusak Legazpitik aterako dira 10:05ean eta 12:05ean; eta Donostiatik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren autobusek ibilbidea Legazpiraino luzatuko dute.
2026/05/26
IngurumenaEkimena Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak bultzatu dute, eta GOIEKIn jarri da abian. Eskualdeko hogeita hamar bat elkartek eta eragilek parte hartu dute lehen lan-saio partekatu batean.
2026/05/26
GobernantzaDiputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/05/27
Gobernantza‘GovTech Gipuzkoa' programak hiru erronka berritzaile jarri ditu abian digitalizazioa eta adimen artifizialaren erabilera bultzatuz, zerbitzu publikoak hobetzeko. Ekimena Gobernu Kontseiluak onartutako Eraldaketa Digitaleko Plan berrian dago.
2026/05/25
Ingurumena2023tik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 25 milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu bidegorrien foru-sarea handitzeko, modernizatzeko eta hobetzeko.
2026/05/26
GobernantzaGobernantza diputatuak azpimarratu du erakundeak konpromisoa duela plantilla eta belaunaldien arteko erreleboa indartzeko, enplegu publikoa finkatzeko apustuari eutsiz.
DistriQ Quebec-eko berrikuntza kuantikoaren gune nagusia bisitatzeak lankidetza-aukera berriak sendotzen ditu teknologia kuantikoetan erreferente global izatera deitutako bi lurraldeen artean. Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua eremu kuantikoan lankidetza estrategikoak bultzatzeko misio instituzional baten buru dira Kanadan.
2026/05/28
Lurralde OrekaAurten egitarau bateratua antolatu da Pagoeta Mendizale Elkartearekin batera. Programatutako ekintzen artean, pottoka arrazaren azalpena, euskal makila borrokaren erakusketa nahiz Basabizin sendatutako hegaztien askatzea egingo dira.
2026/05/28
IngurumenaLehen saioa Tolosan egin da, eta eskualdeko hogei bat eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu ditu.
2026/05/28
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, 26 ikastaro eskainiko dira, kosterik gabekoa partehartzaileentzat, berrikuntza, ekintzailetza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, abegikortasuna eta zaharberritzeari buruz
2026/06/01
Diputatu NagusiaAldundiak, hainbat eragilerekin elkarlanean eta Udalaren laguntzarekin, egitarau zabala antolatu du gune ireki honetan, hilaren 4 eta 5an; helburua da ongi egon eta ongi sentitzeko gako eta bizipenei buruz hitz egitea eta elkarri entzutea
2026/06/01
Ekonomia SustapenaEkonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Unai Anduezak, berdinik gabeko garapen teknologiko hau bisitatu du Tolosan, Estatu Batuetako paperaren sektoreko bezero batentzat diseinatua. Cut Size makina gai da segundo bakoitzeko lau folio pakete ere ekoizteko; hala, efizientzia eta produktibitate estandar berria ezarri du nazioartean.
2026/05/29
BerrikuntzaGipuzkoako enpresek eta Europako eta Latinoamerikako ordezkariek trantsizio ekologikoan, ekonomia zirkularrean eta inpaktu-merkataritzan oinarritutako jardunaldi batean parte hartu dute.
2026/06/01
IngurumenaProzesuaren helburua eskualdean klima-egokitzapenerako ekintza zehatz bat definitzea eta abian jartzea da, lurraldeko eragileekin lankidetzan eraikia.
2026/05/30
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusia buru, gipuzkoar ordezkaritza Kanadako hainbat ministro eta parlamentarioekin elkartu da Ottawan. Komunen Ganberan egindako bilerak San Juan ontzia Kanadarako bidean ekimenaren prestalanetan aurrera egiteko balio izan du
2026/05/30
BerdintasunaIrune Berasaluze foru bozeramaileak edozein motatako jarrera eta eraso matxisten aurrean “zero tolerantzia” eskatu du, eta biktimen “pribatutasuna, konfidentzialtasuna eta borondatea” errespetatzeko deia egin du. Bilera bat iragarri du Emakunderekin eta Errenteriako alkatearekin, Xenpelar Bertso Eskolaren kasuan udal mekanismo eta protokoloetan zerk huts egin zuen aztertzeko, eta erakundeen erantzuna nola indartu aztertzeko.
2026/05/31
Diputatu Nagusia•“Itsasoaren bitartez, ekintzailetasuna, berrikuntza eta ausardia oinarri hartuta, mundura zabalik garatu den lurraldea eta herria gara; balio horiek aldarrikatzen ditugu, gainontzeko nazioekin elkarlanean, mundu ziurgabean sendo aurrera egiten jarraitzeko”, adierazi du Eider Mendozak •Labradorreko Belle Isleko itsasartean, Red Bay-n kokatutako gune historikoa bertatik bertara ezagutu du Gipuzkoar delegazioak eta lore eskaintza egin diete Saddle Island-eko hilerrian lurperatutako euskal arrantzaleei
2026/06/01
Diputatu NagusiaGipuzkoak eta Albaolak txalotu egin dute Gobernu Federalak ontziaren hurrengo bidaia elkarrekin prestatzeko agertu duen konpromisoa. Euskal ordezkaritzaren ustez, Albaolarekin batera antolatutako misio ekonomiko, kultural eta historikoa arrakasta handikoa izan da.
Eider Mendoza diputatu nagusiak zuzenean ezagutu du Fagor Automationen negozio-lerro berria: Smart Encoder Systems (SES), zehaztasun-teknologiaren eta aukera global berrietara irekitzearen aldeko apustua.
2026/06/04
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eraikin historikora egindako bisita instituzionalaren buru izan da, eta bertan parte hartu dute, halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusietako hogei bat ordezkarik eta birgaitze-proiektuaren arduradunek.
2026/06/02
GobernantzaDiputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/06/04
Diputatu NagusiaGaur eta bihar Pasaiako Lonja plazan egongo da Ongizatearen Plaza, longebitatea, berdintasuna, elikadura osasuntsua, pantailak, gazteen ongizatea eta itsasoaren inguruko bizipenak mintzagai izango dituen espazio irekia
2026/06/04
Lurralde OrekaLehenengo ikastaroa, "Biztanlegoa finkatzeko neurriak herri txikietan eta landa eremuan", ekainaren 22an izango da, eta erronka demografikoak eta herri txikietan eta landa-eremuetan biztanleria errotzeko politika eta irtenbide estrategikoak jorratuko ditu.
2026/06/05
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, datorren ekainaren 15tik aurrera, astelehena, linea honek beste espedizio bat izango du astelehenetik ostiralera, 21:15ean Azkoititik Donostiara eta 22:25ean Donostiatik Azkoitira, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginez.
2026/06/05
BerdintasunaHondarribiak U14 eta U17 Nazioarteko Tximist Cup txapelketa hartuko du ekainaren 12tik 14ra; eta Donostian ‘She Leads’ Kongresua eta Zubietan beteranoen Legends Txapelketa egingo dira
2026/06/05
Lurralde Oreka10 ekoizlek diagnostiko eta mentoretza pertsonalizatuko plan indibidualizatu batean parte hartu ahal izango dute, beren proiektuak indartzeko, posizionamendua hobetzeko eta euskal ekosistema gastronomikoaren barruan hazteko aukera berriak zabaltzeko.
2026/06/05
Diputatu NagusiaAtzo eta gaur herritar ugari elkartu da Pasaiako Lonjaren plazan kokatu den topagune irekian. Eider Mendozak eskerrak eman dizkie plazara batu diren pasaitar, eragile eta elkarteei. “Garrantzitsua da, egungo mundu aldakor eta azeleratuan, ongizatean inpaktua duten arazoez mintzatu eta elkarri entzutea”, berretsi du.
2026/06/03
KulturaZumaian, Donostiako Aste Nagusian, Arrasaten, Errenterian eta Donostiako Hipodromoan egingo da Dantz Point Gipuzkoa zikloaren 2026ko edizioa. Ziklo horrek espazio publikoaren, ondarearen eta talentu emergentearen aktibazio kulturalaren aldeko apustua indartuko du.