Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/07/16
KulturaKanpaina 16 eta 29 urte arteko gazteei zuzentzen zaie, 40.000 euroko aurrekontua izango du eta bereziki sarituko du euskarazko kultura produktuen erosketa.
2026/07/17
Ekonomia SustapenaEtorkizuneko egoitzak laborategien, azpiegitura zientifikoen eta lankidetza-espazioen 5.000 metro koadro inguru izango ditu, oinarri zientifiko-teknologikoko enpresen hazkundea bizkortzeko. Lekualdatzea 2027ko lehen hiruhilekorako aurreikusita dago, eta horrek Gipuzkoako berrikuntza-ekosistema indartuko du eta EAEn erreferentziazko lankidetza publiko-pribatuko eredu bat finkatuko du.
2026/07/17
LankidetzaKultura eta Lankidetza departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, IIS Biogipuzkoak eta Medikuen Elkargo Ofizialaren Fundazioak parte hartzen dute proiektu berritzaile honetan.
2026/07/19
Diputatu NagusiaEuskal Herri osoko herri erakundeetako ordezkariak eta 200 bat herritako alkate eta zinegotzik bat egin dute gaur Bergaran, Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenak oroitzeko egindako ekitaldi politiko-instituzionalean. Bandera eta tokiko ikurren, hitzaren, dantzaren eta musikaren bitartez, bertaratu diren herri ordezkariek euskal lurraldeen eskubide historikoak aldarrikatu dituzte eta “subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen jarraitzeko” konpromisoa hartu dute.
2026/07/21
GobernantzaDiputatuen Kontseiluaren erabakiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bultzatutako ekimenak ekintzailetza-programa berri bat jarri du abian, Gipuzkoaren potentzial zientifiko eta teknologikoa enpresa berritzaile berri bihurtzeko, industria-lehiakortasuna indartzeko eta nazioarteko talentua eta inbertsioa erakartzeko. Programak Columbus Venture Partners eta BeAble izango ditu partner estrategiko gisa, nazioarteko esperientzia emanez deeptech inbertsioan, transferentzia teknologikoan eta enpresa berritzaileen eskalatuan.
2026/07/22
IngurumenaAZTIk eta Euskalmetek garatutako proiektuak aukera emango du Pasai Donibaneko uholde arriskua zehaztasun handiagoz aurreikusteko, eta klima aldaketaren ondorioen aurrean herritarren babesa indartuko du.
2026/07/22
AzpiegiturakJarduketak segurtasun gutxiko egoera bat konpontzen du erabiltzaileentzat bi geraleku berri eraikiz, oinezkoentzako argiztatutako pasabide bat jarrita eta trafikoa baretzeko neurriak ezarriz.
2026/07/21
GobernantzaGI-2631 errepidea ezaugarri geotekniko ezegonkorra duen eremu batetik igarotzen da, eta, horregatik, 170 metro inguruko tartean egitura-soluzio berritzaile bat ezarriko da: errepidea sakonean sartutako zutabeen gainean bermatuko da eta mendi-hegalaren mugimendu naturala errespetatuko da.
2026/07/21
AzpiegiturakPirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkaritza batek Gipuzkoa bisitatu du astelehen honetan, Foru Aldundiak mugikortasun jasangarriaren eta trantsizio ekologikoaren esparruetan bultzatutako bi proiektu estrategiko nagusi bertatik bertara ezagutzeko: Gipuzkoako Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren HUBa, MUBIL, eta Naturklima fundazio publikoa, biak ala biak Eskuzaitzetan kokatuak.
Ekimenak jarraipena izango du Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRIk garatutako proiektu pilotuaren emaitzen ondoren. Fase berria Eusko Jaurlaritzak ILUNIONekin betiON zerbitzua emateko duen kontratuan sartuko da, eta irailetik urrira bitartean hastea aurreikusten da. Hedapenak 4.400 pertsona hartuko ditu, profil desberdinetara egokitutako hiru irtenbideren bidez; Eusko Jaurlaritzak banaketa orekatua bermatuko du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak konpainiak Beasainen dituen instalazioak bisitatu dituzte, Madrilen egindako WindEurope azokan izandako topaketari jarraipena emateko. Ingeteam nazioarteko erreferentea da trantsizio energetikorako teknologietan, bere fakturazioaren % 5 baino gehiago I+Gra bideratzen du, eta sektore estrategiko askotarako irtenbideak garatzen ditu.
2026/07/23
Diputatu Nagusia2025eko abenduan lortutako aurrekontu akordioak 19 milioi euroko inpaktua du guztira Gipuzkoako historiako aurrekontu handienetan, non erdia baino gehiago gastu sozialera bideratzen den
2026/07/23
Ingurumena800 metroko foru-tarte berriak jarraipena ematen dio bi udalerrien arteko bidegorriari, eta eguneroko joan-etorrien segurtasuna hobetzen du.
Estatutu berriak onartuta eta Gipuzkoanatura izena hartuta, Fundazioak udalekiko eta erakundeekiko koordinazioa eta lankidetza hobetu, elkarlana erraztu eta natura-hezkuntza, sentsibilizazio, aisia eta turismo baliabideak optimizatu nahi ditu Gipuzkoan.
2026/07/24
OgasunaOnartutako zerga neurrien eraginaren behin-behineko balantzea egin du Foru Ogasunak, eta neurri horien ondorio nagusiak 2025eko Errentaren kanpainan islatu dira. Neurriek eragin gehien izan dute etxebizitzan eta enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemaren bultzadan.
2026/07/24
LankidetzaGipuzkoa Cooperak Diversity4Equality eta Réseau des Îles de Basse Casamance erakundeekin batera gauzatuko duen proiektuak indartuko du Senegalgo 21 herrixkatako emakumeen autonomia ekonomikoa eta lidergoa.
2026/07/24
Diputatu NagusiaGipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta, ariketa fisikoa, elikadura osasuntsua, lorezaintza, komunikazioak ongizatean duen eragina edota nahi ez diren bakardadeak izango dira hizketagai San Pedro kalean kokatuko den “plaza irekian”.
2026/07/24
Diputatu NagusiaZIURen egindako bilerak aukera eman du industria-zibersegurtasunaren, adimen artifizialaren eta teknologia kuantikoen arloko estrategiak partekatzeko, baita enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzeko erronka komunak aztertzeko ere. "Japonia bezalako herrialde erreferente batek gure estrategia ezagutu eta lankidetza-bide posibleak aztertu nahi izateak erakusten digu bide egokian goazela." Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia.
2026/07/28
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa berriro ere ekonomia zirkularraren abangoardian dago. Erreparatzeko eskubidea zerbitzu publiko bihurtu dugu, herritarrak ahalduntzeko, zaharkitze goiztiarrari aurre egiteko eta hondakin elektronikoak murrizteko”.
2026/07/28
SuhiltzaileakGipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua mobilizatu egin da Madril, Avila eta Toledori eragiten dieten baso-suteak itzaltzeko lanetan parte hartzeko, Euskadiko larrialdi zerbitzuek koordinatutako laguntza dispositiboko partaide gisa.
2026/07/28
AzpiegiturakAldundiak 1,32 milioi euro bideratuko ditu egungo bidegurutze semaforizatua ordezkatu eta trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzeko. Jarduketa Bidasoaldeko Hobekuntza Plan Integralaren parte da, eta bidegorri eta oinezkoentzako ibilbide berri batekin osatu du jarduketa hau.
2026/07/28
Ekimenak, Irun erreferentzia-gune gisa sendotuko du BIO eremuan, enplegu kualifikatua sortzea, talentua erakartzea eta aukera ekonomiko berriak garatzea bultzatuz. Proiektuak Gipuzkoarentzat dagoeneko estrategikoa den sektore bat indartuko du, aberastasuna eta berrikuntza sortzeaz gain, pertsonen osasuna, bizi-kalitatea eta ongizatea zuzenean hobetzen laguntzen duena.
2026/07/30
Gizarte Politika• Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Zainduzen lehen deialdi publikoak egin ditu, zaintzarako azpiegitura berriak garatuko dituzten lehen sozietate mistoak eratu eta proiektuak eta bazkideak hautatzeko. • Foru sozietate publikoaren lehen urrats operatiboa da. Zaintza ereduaren eraldaketa bizkortzea eta erronka demografikoari erantzutea ditu helburu.
2026/07/29
Diputatu NagusiaGipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, bi egunez, San Pedro kalean egongo da kokatuta ekimen hau. Bertan, elkarrizketarako eta hausnarketarako gunea zabaldu da, “ondo egoteaz gain, ondo sentitzeko” gakoak partekatuz.
2026/07/29
IngurumenaGloria Vázquez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Egoitz Luisa Anoetako alkateak 4.663 metro koadroko espazio berria bisitatu dute; naturarekin harremana, bizikidetza eta ingurumen-hezkuntza uztartzen dituen gunea.
2026/07/28
GobernantzaDiputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/08/05
Gizarte Politika• Proiektu pilotuari esker, abuztuan laguntza-premia handiak dituzten adingabeei arreta espezializatua eskainiko zaie; horrela, haien ongizatea hobetzeaz gain, familiei ere atseden hartzeko aukera emango zaie, laguntza-baliabide gutxiago dauden garai batean
2026/08/03
AzpiegiturakEstazio honetan berritu den seigarren eta azken bidea martxan da. Lanek irailera arte jarraituko dute, portikoko barne-instalazioetan egingo diren azken esku-hartzeekin.
2026/08/07
AzpiegiturakAldundiak 3 milioi euroko inbertsioa egingo du AP-1 eta AP-8 autobideetan lau kargagune egokitu, bide segurtasuna hobetu eta lurraldeko mugikortasun jasangarriko azpiegitura indartzeko lanetan.