Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

40
Ongizatea modu kolektiboan eraikitzeko deia zabaldu da Errenteriako Ongizatearen Plazan

Atzo eta gaur Gamon Zumardian egon den Ongizatearen Plaza egitasmoan parte hartu duten herritarrei eskerrak eman dizkie Eider Mendoza diputatu nagusiak: “Plazaren erdigunera ekarri ditugu ondo egoteaz gain, ondo sentitzeko gakoak”.

Zahartze osasuntsua, elikadura, haurren heziketa, osasun emozionala eta euskara mintzagai, Errenteriako Ongizatearen Plazan

“Egungo errealitate sozial berriek guztion ongizatean” duten eraginaren inguruan solas egiteko gonbitea egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak; bi egunez zabalik egongo da espazio berritzaile hau Gamon Zumardian

M Jator Hi! programak jarduera fisikoko saio berriak garatuko ditu Eibarren, askotariko jatorrietako emakumeentzat

2026/11/02

Kirolak

Ekimena azaroaren 3an hasiko da eta zortzi emakumez osatutako bi talde izango ditu. Jarduera fisikoa eginez eta gizarteratuz ongizatea handitzea da helburua, bai eta elkartzeko eta egoteko espazioak sustatzea ere.

Mexikon dagoen Gipuzkoako ordezkaritzak herrialde horretan dauden euskal enpresekin bilera egin du

Queretaro, Guanajuato eta San Luis Potosi bezalako hirietan dauden 20 enpresek euren esperientzia partekatu eta dituzten kezkan helarazi dituzte

Azken orduetan zortzi COVID-19 positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean

Hermano Garate – San Ignacio zentroan bizi den adineko pertsona batek gaixotasuna gainditu du

Gipuzkoako egoitzetan 23 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

2020/11/05

Bi lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna.

Adineko egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19rekin

Hernaniko egoitzan egin diren eta gaur jaso diren PCR proben emaitzek 17 kasu positibo berri atzeman dituzte egoiliarren artean, gehienak asintomatikoak

Adineko egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19rekin

Azken orduetan, 11 pertsona gehiagok positibo eman dute egindako PCR proben ostean, gehienak asintomatikoak, eta beste bik gaixotasuna gainditu dute.

Erronka demografikoari erantzun "aurreratua, integrala eta berdinzalea" ematearen alde egin du Aldundiak

"Herri mailako erronka" honen aurrean, foru erakundeak eskura dituen "tresna guztiak" aktibatzeko eta "erakundeen eta eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza" bultzatzeko determinazioa agertu du Gipuzkoako diputatu nagusiak

“Krisialdia guztiok batera gainditzeko ezinbestekoa da eskualde dinamiko eta sendoak edukitzea”

Ehun ekonomikoaren susperraldia sustatzeko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunean eta digitalizazioan sakondu beharra nabarmendu du diputatu nagusiak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan

Parte-hartzea indartuko dute UPV/EHUko Uda Ikastaroek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik

Hitzarmena sinatu dute bi eragileek eta, honi esker, elkarlaneko gobernantza oinarri duen partaidetza-eredua transferituko die foru erakundeak

“Lehiakortasun ekonomikoa da etorkizuneko Gipuzkoako ongizatea berma dezakeen oinarri bakarra”

UPV/EHUko Udako Ikastaroetan lurraldeko ekonomia estrategiaren berri eman du Gipuzkoako diputatu nagusiak

Aldundiak abiarazitako Ekonomia Suspertzeko Plana ia 3.000 enpresengana iritsi da lehenengo urtean

Aurten martxan jarritako programen balantze baikorra egin du Markel Olano diputatu nagusiak eta, “ekonomia susperraldiaren gurpilak biraka jarrai dezan”, lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Pirotekniaren erabileraren arriskuaz ohartarazi nahi du Aldundiak Gabon hauetan

2015/12/20

Suhiltzaileak

Aldundiak zirkular bat bidali die Gipuzkoako udal guztiei faroltxo hegelarien inguruan aipamen berezia eginez.

Aldundiak 'Goxatu' programa indartu du Gipuzkoako egoitzetan

Bigarren urtez, musika eta dantza emanaldiak antolatuko dira, "adinekoen ongizatea hobetzeko".

Lagun bat hil da eta 10 gehiagok gainditu dute Covid-19a Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan

Azken orduetan ez da kasu positibo berririk atzeman adinekoen egoitzetan, aldiz, adin txikiko batek positibo eman du Covid-19n eta ospitalera eraman dute.

«Martxoan GI-632 errepideko lanak amaitzean, Antzuolako bizilagunek ongizate eta segurtasun handiagoa izango dituzte»

2019/01/31

Azpiegiturak

Aintzane Oiarbidek antzuolarrekin partekatu ditu, bilera ireki batean, autobia berriaren egungo egoera eta ekarriko dituen abantailak

Genero berdintasuna gaur, etorkizun jasangarri baten alde

Nazio Batuen Erakundeak lema horrekin ospatuko du aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mundu osoko erakunde eta gizarte ordezkariek, horrela, gizartearen garapen iraunkorra eta gizon eta emakumezkoen berdintasunaren arteko funtsezko lotura adierazten dugu gaur.

Ticket BAI 2021eko urtarrilean iritsiko da Gipuzkoara, eta 1.000 zergadunekin hasiko da lanean

2019/12/17

Ogasuna

Era mailakatuan hedatuko da 2022 amaiera bitartean, 54.000 zergadun ingurura iritsi arte; hau da, jarduera ekonomikoak dituzten guztiak

Aldundiak 3/2020 Foru dekretu-Araua partekatu  du udalekin, Gipuzkoako Finantza Kontseiluan

Araudiak UFFFren zuzkidura zerga bilketa errealitate berrira egokitu du, eta udalei erreminta gehiago ematen dizkie COVID-19aren krisiari aurre egiteko

Aldundiak, udalek eta Aranzadik Tolosaldeko fronteko ahaztutako pasarteak berreskuratu dituzte

Iragana ezagutzeak ez errepikapena bermatuko duen memoria inklusiboaren eraikuntzarako duen garrantzia nabarmendu du Maribel Vaquero zuzendariak

‘Memoriaren Mapa’ digitalean batu eta antolatu ditu Aldundiak Gipuzkoan gauzatutako ekimen memorialistikoak

Azken hamarkadetan Gipuzkoan aurreran eramandako ekintza memorialistikoen batuketa lana egin da sarean, mila fitxa ingururekin. Kontsultarako eta bilaketarako tresna da.

“Gertatu zena jakiteak, biktimak erreparatu eta duindu, eta familiak laguntzen ditu”

1936an Hernanin fusilatutako pertsonen aitortza ekitaldian parte hartu du Maribel Vaquero Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako zuzendariak

“Ventaseko auzotarrek segurtasunez joango dira tren geltokira”

2018/07/17

Azpiegiturak

Landetxako auzotarrek horrela eskatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak oinezkoentzat bidea egin du Ventaseko auzoarrak topo geltokira segurtasunez joateko

Gipuzkoako salmentak % 3,4 igo dira 2026ko lehen bederatzi hilabeteetan, urte arteko baliotan

2026/11/02

Ogasuna

Barruko salmentak (+% 5,0) eta esportazioak (+% 0,6) igo dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Hazkunde Orokorra jarduera-sektore guztietan gertatu da.

“Langileen partaidetza enpresetan balio handiko aktiboa da Gipuzkoaren etorkizun ekonomiko eta sozialerako”

Lurraldeko 'Partaidetzaren Egunean', diputatu nagusiak zehaztu du azken bosturtekoan 1.738 lagun 319 konpainiaren jabetzan sartu direla, Aldundiak aktibatutako pizgarri fiskalen laguntzarekin.

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana berretsi du Aldundiak

Erakunde adierazpena onartu du Diputatuen Kontseiluak, gaur ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Zortzi Covid-19 positibo berri antzeman dira adinekoen egoitzetan

Komunikazio eta koordinazio bideak indartu dira, bortizkeria kasuak jasan ditzaketen emakumeen arretarako.

Abian Covid-19aren krisiari aurre egiteko sektore ekonomikoko lan talde bereziak

Foru arduradunek bilera bana egin dute gaur eskualdeetako garapen agentzietako arduradunekin eta Elkargirekin.

8 dira gaur adinekoen egoitzetan hildakoak eta 95 positibo emandakoak

Aldundiak eta Gureak-ek arropa garbiketarako zerbitzu berria abiarazi dute lurraldeko egoitza guztientzat martxan jarriko dena.

Gipuzkoak 4 Covid-19 positibo gehitu ditu Tolosako Iurramendi egoitzan

16 dira guztira kutsatutako pertsonak eta hauetatik hiru ospitalean daudenak.

791.000 eurorekin indartuko da foru Txoke Plana

Arreta psikologikoa, garbitegi zerbitzuak, garbiketa intentsiboak eta material berriaren erosketa finantzatuko dira partida berriarekin.

Aldundiak Covid-19aren aurrean “jarduteko eta prebenitzeko” protokoloa bidali die Gipuzkoako egoitza eta eguneko zentroei

Sareko adinekoen egoitzetara eta eguneko zentroetara, baita desgaitasuna duten pertsonen baliabideetara bidali da.

Aldundia agenda estrategiko berri bat lantzen ari da Gipuzkoa zaintzaren abangoardian kokatzeko

Gipuzkoa 2020>2030 Agendaren helburua da lurraldeak gizarte politika "partekatuak" izatea, arreta eta zaintzarako eredu berri bat eratzeko gai direnak

9 Covid-19 kasu berri eman dira eta horietako 2 Gurutze Gorriko zentrora eraman dituzte

Azken datuen arabera, bederatzi positibo identifikatu dira Irungo Caser Residencial Anaka egoitzan.