Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

8

2023/10/02

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko, eta Lurralde Antolaketako Departamentuak turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak digitalizatzeko eta ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzetarako 2023ko bigarren deialdia egin du. Laguntzen dekretu hau Turismo Zuzendaritzak Gipuzkoako turismo-industria indartzeko, lurraldearen sustapena hobetzeko eta turismo-proiektu berriak sortzen laguntzeko duen estrategiaren barruan sartzen da. Bigarren deialdi honek 164.055,20 €-ko kontingentea aurreikusten du.

2023/10/04

Turismoa

Urriaren 26an, osteguna, egingo da Donostiako Aquariumean Aktiba elkarteak antolatutako «Turismo aktiboa eta iraunkortasuna: aliantza estrategiko bat» jardunaldia. Turismo aktiboko eta garapen jasangarriko zenbait adituren ponentziak entzun ahal izango dira. Ekitaldi hau Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Turismo Zuzendaritzaren bitartez, Aktibarekin Gipuzkoan turismo aktiboa sustatzeko duen lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen da. Hitzarmen horrek 20.000 euroko foru laguntza dakar.

Urriaren 7an Aspace Eguna 2023 ospatuko da, Alderdi Ederretik 11:00etan abiatuko den ibilaldi batekin, eta, amaitzeko, bazkaria egingo da Goienetxe zentroan.

2023/10/02

Lurralde Oreka

Aldundiaren babesa duen biltzar honen helburua, artzaintzak biodibertsitatean, gastronomian eta ekonomian duen garrantzia ezagutaraztea da.

2023/10/02

Berdintasuna

Donostian, 2023ko urriaren 2an.

Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren Kongresu Nazionalak 450 pertsona inguru bilduko ditu, industriaren etorkizunerako gai garrantzitsuenak jorratzeko.

Parte hartzen duten nazioko eta nazioarteko enpresez gain, berrogeita hamar euskal marka eta diseinatzailek Balentziaga eta San Telmo museoen pasarelatan aurkeztuko dituzte beraien proposamenak.