Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

8

2024/05/27

Kirolak

Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.

Eider Mendoza diputatu nagusia Irungo suhiltzaile-etxean izan da, joan den urteko balantzea egin eta energia aurrezteko aurrerapenak ezagutzeko

Eider Mendoza diputatu nagusiak harrera egin die gaurko Ate Irekietako lehen parte hartzaileei; ekimen honi esker, 2016tik hona 4.700 herritar inguruk hartu du jada parte bisita gidatu berezi hauetan

2023/12/29

Azahara Domínguez: “Mugikortasuna herritarren funtsezko eskubide gisa ulertzen dugu, eta garraio publikoa gipuzkoar guztientzat kalitatezko zerbitzu irisgarria izan dadin lan egiten dugu. Loiolako Erriberako aldagunea mugarri berria da erronka honetan, Mugi sisteman integratzen diren garraio publiko sistema guztiak espazio fisiko batean bateratuko baititu”.

2024/01/03

Azahara Dominguez diputatua Ziztu elkartea osatzen duten pertsonekin bildu da eta bere kompromisoa adierazi die egunero Urola Erditik Bizkaiako unibertsitate-campusetara doazen ikasle eta unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa diruz laguntzeko eta, ahal den neurrian, Mugiren baldintzetara berdintzeko

2024/01/04

Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Ordizian arrakasta handia izan du ekimen honek eta hainbat saiotan plazak agortu egin dira. Azkenekoa Errenterian izango da asteazken honetan.