Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

8

Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek European Metropolitan Authorities (EMA) sarearen urteroko foroan parte hartu du; aurten, Helsinkin ospatu da, atzo eta gaur. Dominguezek parte hartu du topaketa honetako sinadura politikoan; helburua zen balioan jartzea metropoli eremuek eraldaketa berde eta digitalaren bidez hazkunde inklusiboa indartzeko xedean funtsezko elementu gisa duten papera.

Gipuzkoako diputatu nagusiak agerraldia eskaini du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Plan Estrategikoaren lanketaren berri eman eta legealdira begirako lehentasunak batzarkide taldeekin partekatu asmoz

2023/09/29

Partaidetza

‘Ideiak 2023’ ekimenaren baitan; kultura, kirola, ingurumenaren zaintza ala hizkuntza uztartuz, mugaren bi aldeetan garatuko dira proiektuak, 300.000 euroko diru-funts partekatu batetik abiatuta

Adinberri Silver Forum Euskadin egiten den horrelako lehenengo topaketa izango da, eta zahartzearen arloko etorkizuneko etxea aurkeztuko da bertan.

2023/09/28

Ogasuna

Erronka demografikoa, etxebizitza, BGAEak -Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeak-, fiskalitate berdea, genero-berdintasuna edo ekintzailetza berrikuspen-prozesuan sartzea aurreikusten diren proposamenetako batzuk dira

Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak Gipuzkoan Gazte Tour programaren balioa azpimarratu du gaur goizean Arrasaten. Programa honen helburu nagusietako bat da kulturaren zentralizazioa eta irisgarritasuna gazteentzat bermatzea da. Diputatuak azaldu du “kultura lurralde osoan eskuragarri jartzea. Horregatik, Gipuzkoa Gazte Tourraren lehentasuna da, funtsean, programa guztiz deszentralizatua izatea, eta, gainera, kultura gazteei helaraztea helburu izatea”.

2023/11/13

Aurrekontuak

Foru gobernuak datorren urteko aurrekontu proiektua aurkeztu du BNetan, Gipuzkoan inbertitzeko, gizartean eragiteko eta eraldatzeko izaera argiarekin.