Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea
Departamentua
Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe.
Aurrekontu partida
Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea, 2023an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
128.551.395 €
Exekutatua
% 0,07

Jabier Larrañaga
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua
1972an Azpeitian jaio nintzen. Informatikan lizentziatua eta Erakunde finantzieroen kudeaketa eta zuzendaritza masterduna naiz. Nire ibilbide profesionala informatikaren esparruan hasi nuen eta, 5 urtetan, Londres, Rotterdam eta Euskal Herriaren artean bizi izan nintzen. Garai honetan, ikuspegiak zabaldu eta nazioarte mailan esperientzia irabazteaz gain, enpresa eta finantza mundua ezagutzeko aukera izan nuen. 2000. urtean Euskal Herrira itzuli eta Kutxan, hasi nintzen lanean. Entitate honetan lanpostu ezberdinak izan ditut, eta lurraldeko enpresa eta ekonomia errealitatea lehen eskutik ezagutu ahal izan dut. 2015eko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentua zuzentzeko ardura hartu nuen.

Zuzendaritzak
Iker Estensoro
Ekonomia Sustapeneko zuzendaria
Arlo honek gure lurraldeko sektore ezberdinen sustapen ekonomikoan eta enpresa lehiakortasunean jarduten du, ezagutza, garapen eta ekintzailetzaren bidez.
Jon Gurruchaga
Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendaria
Zuzendaritza honen ardatza Gipuzkoako enpresen berrikuntza sustatzea da, teknologia berriei eta Informazioaren Gizarteari arreta berezia eskainiz.
Zuzendaritzaren webguneak
Unai Andueza
Proiektu Estrategikoen zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua, zibersegurtasun, zahartzaro osasuntsu, elektromugikortasun, gastronomia digitala edota euskal ikus entzunezkoen sormeneko lurralde estrategiak bultzatzea da.
Iker Goiria
Turismo zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua gure lurraldean turismoa sustatzea da.
Zuzendaritzaren webguneak
Xabier Arruti
Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua da Lehen Sektorea koordinatu eta Landa eremuan oreka lortzea, nekazaritza eta abeltzaintza antolatu eta hobetzearen bidez.
Arantxa Ariztimuño
Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria
Gure lurraldearen mendien eta baso baliabideen antolakuntzan eta hobetzean jarduten dugu, naturaren kontserbazio eta ustiatze egokiaren bidez.
Zuzendaritzaren webguneak
Jon Ander Azpiroz
Landa Udalerrien Garapenerako zuzendaria
Gure eginkizun nagusia da lurraldearen garapen ekonomikoan sektore eta eskualde guztien arteko oreka bermatzea.
Departamentuko aktualitatea

2021/05/13
"Corrugados irekitzeko falta den gauza bakarra Azpeitiko Udalaren borondate politikoa da"
Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko diputatuak azpimarratu du “egingarria” dela enpresa berriro irekitzea.
2019/03/25
"Gipuzkoako enpresa eredu arrakastatsuan sakontzea da gakoa"
Astigarragara egindako bisitan diputatu nagusiak nabarmendu du bertako enpresen eta ehun-ekonomikoaren dibertsifikazio eta berrikuntza maila

2021/04/15
"I+G+B sarea da gure enpresak suspertzeko eta lehiakortasuna areagotzeko palanka nagusietako bat"
Markel Olano diputatu nagusiak Teknikerren instalazioak bisitatu ditu Eibarren eta zentroaren azken aurrerapen teknologikoen berri izan du.