Besarkadak
Besarkaden jokoa
Besarkada guztiak kaxa honetan sartzen dira. Hemen aurkituko duzu, agian, falta zenuen besarkada hori. Ireki ezazu.
Dena dohaitzan
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa
Besarkada guztiak ezin direlako aurrez aurre eman. Zure ekarpenari esker, Itxaropen Telefonoak proiektuak eskaintzen jarraitu ahal izango du, bakar-bakarrik dauden milaka lagunek konpainia, babesa eta entzungo dituen norbait izan ditzaten, behar dutenean.
Ikusi proiektuakBesarkaden sendatzeko indarra
25 besarkada mota hitzez adierazi ezin dena esateko.
Ez dago aitzakiarik. Atera txartel bat. Irakurri lasai-lasai. Aukeratu nori emango diozun besarkada. Errepikatu nahi adina. Ematen duzuna baino gehiago jasoko duzu beti.
Kaxa honetan ez dago objektu garestirik. Askoz ere balio handiagoa duen opari bat dago: denbora, maitasuna eta presentzia. Txartel bakoitza gonbidapen bat da: gelditu, sentitu, eta maite ditugun pertsonak alboan ditugula gogoratzeko gonbidapena. Kaxa hau irekitzea hurbilen dituzunekin konektatzeko espazio bat irekitzea da
Erritmo bizi-biziko mundu honetan, estresa, presa eta bakardadea gure egunerokoan oharkabean sartzen diren honetan, besarkada bat da eskura daukagun keinu sinple eta, aldi berean, boteretsuenetako bat.
Ikerketa mediko, sozial eta zientifiko ugarik frogatu dute besarkatzeak indarberritu ez ezik, zaindu ere egiten duela. Besarkatzen dugunean, gure gorputzak dopamina, serotonina eta oxitozina askatzen ditu; zorionaren, lasaitasunaren eta loturaren hormonak, alegia. Hormona horiei esker, 10 segundoko besarkada bat infekzioei aurre egiteko lagungarri izan daiteke, depresioaren sintomak arindu ditzake, eta nekea gutxitu. Eta 20 segundora luzatzen badugu, onurak biderkatu egiten dira: estresaren eragina murrizten da, odol-presioa hobetzen da eta sistema immunologikoa sendotu egiten da.
Besarkada bat emozio negatiboen aurkako antidotoa da; gure aldartea eraldatzeko eta gure osasun mentala hobetzeko ahalmena du. Besarkada zintzo bat babeslekua da, aringarri bat eta emozioen sendagai bat; ez da erosten, ez da errezetatzen… eta, hala ere, sendatu egiten du.
Batzuetan, sendagairik onena ez baita pilula bat, norbaiten besoak baizik.