Gizartean giza eskubideen ezagutza eta begirune kultura sustatzea; bakea finkatzen laguntzeko, gizartea bizikidetzara bideratzen laguntzeko eta Gipuzkoako kultura demokratikoan sakontzen laguntzeko.
Espazioak egituratu eta sortzen ditu eta ekintzak bultzatzen ditu sinergiak sortzeko eta adostutako proposamenak eraikitzeko, diskriminazioaren aurka borrokatu eta aniztasuneko bizikidetzaren alde.
A eranskina. Garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetan, Afrika izan ezik
CAD zerrendako herrialdetan (Afrika salbu) giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.
D eranskina. Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak
Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendako herrialdeetan ekintza humanitarioak egitea, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzutea.