COVID-19 Gipuzkoan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
150 kasu edo gehiago
100 eta 149 kasu artean
60 eta 99 kasu artean
60 kasu baino gutxiago
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

COVID-19 Datuak Euskadin

 Ikusi txostenak

Kontsultatu Euskadin koronabirusaren egoerari buruz Osasun Sailak eguneratzen duen informazioa eta buletin epidemiologikoak.

 

COVID-19 Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

2022/01/18
egunean

Positibo berriak:
130
Sendatu berriak:
133
Hildako berriak:
4

Erreferentzia zentroetan:
41

2021/11/29 tik:

Positibo aktiboak:
441
Sendatuak:
366
Hildakoak:
15
Datu-data
2022/01/18
 
Egoitza Udalerria Positibo aktiboak Positibo berriak Sendatu berriak Hildako berriak

Hartutako neurriak eta araudia

Aldundiak hartutako neurriak

Koronabirusa dela-eta gertatzen ari den ezohiko egoeraren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako neurriak hartu ditu.

 

Agrégateur de contenus

+

COVID-19aren aurrean babes gomendioak

Nola babestu?

Deskargatu

Eta gaixo banago?

Deskargatu

Bideoak

Koronabirusa prebenitzeko gomendioak bideoa

Maskara Beti bideoa

Neurri berriak eta iradokizunak

  • Zer ordutegi dute merkataritza zerbitzuek eta bestelako jarduerek? 2022ko urtarrilaren 28ra arte, beranduenera 01:00ean itxiko dira merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak, bai eta ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta antzekoak ere. Lurralde historikoak baino eremu txikiagoko garraio publikoei abiatzeko azken ordu hau ezarriko zaie: 02:00.

  • Zein da edukiera muga orokorrean? Oro har, 2022ko urtarrilaren 28ra arte, % 60ko edukiera-muga ezartzen da mota guztietako establezimendu eta barrualdeko esparruetan. Gainera, ekitaldien esparruan, aldi bererako honako edukiera-muga hauek ezartzen dira:
    • Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako esparruetan, gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdean, eta 800 kanpoaldean.
    • 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, gehieneko kopurua 800 pertsonakoa da barrualdean, eta 1.200 pertsonakoa kanpoaldean.
    • 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko aforoa % 50ekoa izango da; horrek ezertan galarazi gabe estatu osorako ezarritako beste muga bat aplikatu behar izatea.

​​

  • Nola kontsumitu behat da ostalaritza establezimenduetan? Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatu egiten da zutik kontsumitzea, eta mahai bakoitzeko edo mahai-multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez ere 10 lagunera 4 mugatzen dira, bai barrualdean bai terrazetan. Era berean, mahaien edo mahaimultzoen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izango da. Ostalaritza-establezimenduei aplikatzen zaien araubide bera aplikatuko zaie txokoei, gazte-lokalei edo elkarte gastronomikoei.

  • Zeintzuk dira mugak kirol jardueretan? Aldi bererako, hau zehazten da: barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsona arteko taldeetan egituratu beharko da; aldagelen erabilera % 50eko okupaziora mugatuko da; eta dutxak banaka erabiliko dira, edo pertsonen artean bi metroko distantzia gorde beharko da.

  • Noiz arte aplikatuko dira neurri berriak? Dekretuan aurreikusitako neurriak 2022ko urtarrilaren 28ra arte aplikatuko dira. Egoera epidemiologikoaren jarraipena eta ebaluazioa egingo da, eta neurri horiek luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira.
  • Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak 1:00etan ixteak barne hartzen   al ditu tabernak eta gaueko lokalak ere?   Bai.

  • Lehenago itxi behar duen establezimendu bat (kafetegia edo taberna) baldin   badaukat, irekitzeko ordutegia 1:00ak arte luza dezaket?   Ez, beren jarduerarako ixteko ordu orokorra lehenagokoa duten establezimenduek eta   tokiek beren araudian ezarritako orduan ixten jarraituko dute.  

  • Jatetxean dena erreserbatuta daukat. Zer egin behar dut erreserbekin, aforoa eta   mahaien arteko distantzia murrizten bada?   Neurria betetzen dela ziurtatu beharko da, erreserba kopurua murriztuta, baimendutako   gehieneko aforora iritsi arte.  

  • Afaria antolatu dugu txokoan. Neurriek guri ere eragiten al digute?   Bai, ostalaritza-establezimenduei aplikatzen zaien araubide bera aplikatzen zaie   txokoei, gazte-lonjei edo elkarte gastronomikoei. Hau da, 1:00etan ixtea eta gehienez   % 60ko aforoa izatea. Gehienez ere 10 jankide mahaiko eta 1,5 metroko distantzia   mahaien artean.  

  • Euskal Autonomia Erkidegora datorren bidaiari bat naiz, eta bertan behera utzi   didate ostatuko erreserba, aforoa dela eta. Zer egin behar dut?   Euskal Autonomia Erkidegora datorren bidaiari gisa, erreserba bertan behera utzi   baduzu eta helmugari eutsi nahi badiozu, beste erreserba bat izan beharko duzu.  

  • 10 jokalaritik gorako taldeen entrenamenduak bertan behera utzi behar dira?   Ez, gehienez 10 jokalariko talde egonkorrak antolatu beharko dira prebentzio-neurri   berriak aplikatzen amaitu arte. Era berean, aldagelak edo dutxak erabiltzen badituzte,   sarrera eta irteera eskalatu beharko dira, behar izanez gero, okupazioaren % 50etik   gorakoa ez izateko eta dutxak banaka erabiltzen direla edo pertsonen artean bi metroko   distantzia mantentzen dela ziurtatzeko.  

  • Barneko kirol federatuen kasuan (saskibaloia, eskubaloia edo beste batzuk), 10   pertsonako mugak lehiaketa horiei ere eragiten die?   Kirol federatuari ez dio eragiten 51/2021 DEKRETUAk, abenduaren 28koa,   lehendakariarena, eranskina, 5. puntua.  

  • Hizkuntza-akademien kasuan, % 60ko edukiera-muga ere aplikatuko al litzateke   ikasleen sarrera eta irteera mailakatuta egiten bada, maskara erabiltzen bada eta   egonaldiak aireztatzen badira?   Hizkuntza-akademiak, arautuak izan edo ez, hezkuntza-testuinguruan kokatu eta   asimilatu behar dira maila guztietan (unibertsitatean eta unibertsitatez kanpo), eta,   beraz, % 60ko edukiera-mugaren aplikazio orokorretik kanpo geratzen dira. Hezkuntzaesparruak   prebentzio-neurrien protokolo propioa du.  

  • Zer da EBko COVID Ziurtagiri Digitala? EBko COVID Ziurtagiri Digitala QR irakurketa duen dokumentu bat da, Europar Batasunaren barruan herritarren zirkulazio segurua errazten duena COVID-19aren pandemiaren garaian. Dokumentu hori Europar Batasunaren barruan bidaiatzea errazteko ezarri zen. Ziurtagiri hori duen bidaiariari kontrolak arinduko zaizkio, eta ez duenari, berriz, herrialde bakoitzeko agintariek ezarritako bestelako kontrolak egingo zaizkio eta dagokion informazioa aurkeztu beharko du. Gainera, abenduaren 4az geroztik, gaitu egin da Euskadi COVID Ziurtagiri Digitala eskatzeko, nahitaezkoa izan dadin gaueko aisiako establezimenduetan eta jatetxeetan sartzeko.

  • Zer ziurtagiri-mota daude?  Hiru ziurtagiri-mota daude, eta hiru pertsona-motari zuzenduta daude:

1. Txertaketa-ziurtagiria: Dosi 1 edo 2rekin txertatutako pertsonei. Oharra: atzerrian dosi bakarrarekin edo bi dosirekin txertatuak beren osasunzentroan erregistratu beharko dira aurretik, txertatuta daudela ziurtatzen duen agiriarekin.

2. Errekuperazio-ziurtagiria: Gaixotasuna pasatu dutenak 11-180 egunetako tartean PCR positiboa izan ondoren.

3. Proba negatiboaren ziurtagiria: Diagnostiko-proba negatiboa dutenak 48 ordu lehenago antigeno-proban eta 72 ordu lehenago PCR proban.

 

  • Zer iraunaldi dute ziurtagiri horiek?  
    • Txertaketa-ziurtagiria: Urte bat, azken dosiaren datatik hasita.
    •  Errekuperazio-ziurtagiria: 6 hilabete.
    • Diagnostiko-proba negatiboaren ziurtagiria:
    • Antigeno-probarekin (TAR): 48 ordu
    • PCR probarekin: 72 ordu

 

  • Nork exijitu beharko du ziurtagiria? Establezimenduetako titularrak, bai zuzenean bai bere enplegatuen bidez. Agintaritzako agenteek ere exijitu ahalko dute.

  • Nola eta noiz erakutsi behar da ziurtagiria? Establezimendura sartzean zein barruan gauden edozein unetan, baldin eta establezimenduko titularrek, haien enplegatuek edo agintaritzako agenteek (Ertzaintza edo Udaltzaingoa) eskatzen badute.

  • Nola aurkezten dute herritarrek? 10 Zenbait aukera daude: PDF formatuko dokumentu digitala, terminal mugikor batean edo beste gailu batean kokatutako QR kode batekin, edo paperean, beharrezkoa izanez gero. EAEn aldi baterako dauden eta, beraz, Covid Ziurtagiria ez duten Erkidegoz kanpoko herrialdeetako herritarrak azaroaren 17ko Aginduan eta abenduaren 14ko Dekretuan jasotzen diren espazioetan sar daitezke? Pertsona horiek, dekretuak arautzen dituen eremuetara sartzeko, txertaketa-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, pasaportearekin edo haien identitatea egiaztatzen duen Erkidegoz kanpoko herrialdeko egoitza-txartelarekin batera.

  • Beharrezkoa da NANa edo identifikazio-ziurtagiri ofiziala aurkeztea Covid ziurtagiriarekin batera? Bai.

  • Eusko Jaurlaritzak emango du Ziurtagiri Digitalaren QR kodea irakurtzeko aplikazioren bat? Ez. Zenbait aplikazio daude martxan Europako zenbait herrialdetan eta haiek baliagarriak izan litezke. Aplikazio horiek une oro bete beharko dute Estatuan eta Europan datuak babesteko arloan dagoen legeria.

  • Dekretuaren arabera, Covid ziurtagiria exijitu beharko da ostalaritzan. Baita terraza edo ostalaritzako espazio irekietan ere? Ez; izan ere, eskakizuna leku itxietara mugatzen da.

  • Abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuak ezartzen du nahitaezkoa dela Covid ziurtagiria eskatzea ostalaritzako establezimenduetan, haietan lan egiten dutenen kasuan izan ezik. Establezimendu horietako hornitzaileek ziurtagiria aurkeztu behar dute edo langiletzat jotzen dira? Ez, ostalaritzako establezimendu batera beren lana betetzera doazen hornitzaileek ez dute Covid ziurtagiria aurkeztu behar izango lan egiteko.

  • Negozio konbinatuen kasuan –esaterako, okindegi-kafetegiak–, Covid ziurtagiria eskatu behar da? Covid ziurtagiria exijituko da establezimenduan kontsumituko bada, ez produkturen bat erosteko edo eramateko jatekoa edo edatekoa erosteko kasuan.

  • Jatetxe-zerbitzurik ez duten eta zerbitzua ostatu hartzen dutenei soilik ematen dieten ostatuek (adibidez, gosari-zerbitzua nekazaritza-turismoko establezimendu batean) Covid Ziurtagiria eskatu behar dute? Ez, uler daiteke nekazaritza-turismoko establezimendu bat hotel-establezimendu baten parekoa dela, nolabait, eta, beraz, ez litzateke beharrezkoa izango Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzea.

  • Covid ziurtagiria eskatu beharko da merkataritza-zentroetan? Egungo araudiak ez du halakorik aurreikusten.

  • Ostalaritza-gune komunak dituzten merkataritza-zentroetan, nork eskatu behar du Covid ziurtagiria? Ziurtagiria kontsumitzeko aukera ematen duen establezimendu bakoitzak eskatuko du, dastatzeko guneak komunak izan ala ez. Ostalaritzako establezimenduak eskatuko du, gainerako ostalaritzako lokalen baldintza beretan.

  • Txoko eta sozietate gastronomikoen kasuan eta laneko jantokien kasuan, Covid ziurtagiria aurkeztea nahitaezkoa izango da? Dekretuak ez du halakorik aurreikusten eta, beraz, ezin da exijitu.

  • Joko-lokaletan ere Covid ziurtagiria eskatu behar da (besteak beste, kasinoak, bingoak eta joko-aretoak)? Bai.

  • Zinema, museo edo antzokietan ere exijitu behar da? Bai. Dekretuak dakarrenez, honako hauetan exijitu beharko da: kontzertu-areto eta erabilera anitzeko aretoetan edo gaitutako espazio itxietan, kontzertuak, musikajaialdiak eta beste kultura- eta arte-ekitaldi batzuk egiten direnean. Zinemak, antzokiak eta museoak kultura-gertakarien leku izaten diren espazio itxiak dira. Horrenbestez, espazio horietan bai exijitu beharko da. Sareko antzokiak ere sartzen dira, hala nola bertso-saio bat, kontzertu bat edo ume edo helduentzako antzezlan bat.

  • Zer egin behar da Covid Ziurtagiria aplikatu aurretik eginiko sarreren aurretiazko salmentaren kasuan? 12 Sarrerak aurretiazko salmentaren bidez erosi dituztenek Covid Ziurtagiria aurkeztu ahalko dute ikuskizunaren unean. Ziurtagirietako edozein aurkeztu ahalko dute: txertaketa-ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria edo proba negatiboaren ziurtagiria (48 ordu lehenago antigenoen proban eta 72 ordu lehenago PCR proban).

  • Nahitaezkoa izango da Covid ziurtagiria elizetan edo gurtza-lekuetan? Ez da nahitaezkoa izango elizetan eta gurtza-lekuetan erlijiozko jardukizunean daudenean. Leku itxi horietan araudian ezartzen den jardueraren bat egiten bada, orduan bai.

  • Covid ziurtagiria beharko da zentro zibiko edo liburutegietan? Bai, kulturale espazioak diren heinean. Ez zaie eskatu beharko liburutegietara liburua hartzera joaten direnei, ezta liburutegia bera lan-eremutzat dutenei ere (adibidez, ikertzaileak).

  • Covid ziurtagiria beharko da lanbide-ekitaldietan edo ekitaldien entseguetan? Jendearentzat zabalik dagoen jarduera bada soilik. Ez da beharrezkoa izango hura prestatzeko, esaterako entseguetarako; izan ere, une horretan aretoan langileak baino ez daudela ulertzen da.

  • Beharrezkoa izango da Covid ziurtagiria musika-ekimen, kontzertu, musika-jaialdi eta beste kultura- eta arte-gertakari EZ profesionaletarako? Bai, betiere kontzertu-aretoetan eta erabilera anitzeko aretoetan edo gaitutako beste espazio itxi batzuetan egiten badira.

  • Kirol-klubek edo beste izaera bateko klubek ekitaldi bat antolatzen badute eta hartan gazteentzako dantza egotea edo galak egitea aurreikusten bada, espazio itxietan eta 300 pertsona arte bertaratuko badira, Covid ziurtagiria exijitu beharko da? Bai, lokal horien sarreran Covid ziurtagiria aurkezteko exijitu behar da, eta, pedagogia eta erantzukizun sozialagatik, egoera epidemiologikoa eta osasun-egoera kontuan hartuta, mota horretako ekitaldiak atzeratu edo bertan behera utzi beharko lirateke.

  • Dekretuak dakarrenaren arabera, Covid ziurtagiria exijitu beharko da kirolinstalazio itxietan. Baita udal-kiroldegietan ere? Bai, zabalik ez dauden guneetan bai.

  • Eskola-kirolean taldearekin entrenatzeko, Covid ziurtagiria behar da? Entrenamendua 12 urtetik gorakoek egiten badute eta espazio itxian bada, bai.

  • Irakaskuntza-jarduerak (gorputz-hezkuntza barne) egiteko udal-instalazioak erabiltzen dituzten ikastetxeen kasuan, ikasle eta irakasleei eskatu ahal izango zaie horietan sartzeko Covid ziurtagiria? COVID ziurtagiria ez zaie eskatuko ikasleei eta irakasleei, baldin eta ikastetxeek udalinstalazioak (kiroldegiak, liburutegia) erabiltzen badituzte eskola-orduetan irakasteko. Jarduera horiek, nahitaez, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurrien protokoloaren arabera egin beharko dira EAEko ikastetxeetan 2021/22 ikasturterako.

  • Beharrezkoa al da kirolariek eta kirol-talde teknikoek entrenamenduetan edo partidetan Covid Ziurtagiria erakustea? Kirol-erakunde batekin lan-kontratua duten kirolariak, entrenatzaileak eta talde teknikoetako bestelako kideak entrenatzen edo partidak jokatzen ari direnean, lanean dihardutela ulertzen da, edozein dela euren kokapena. Beraz, ez dago pertsona hauei COVID ziurtagiria eskatzeko beharrik kirol-instalazioetara sar daitezen.  
  • Noiz da derrigorrezkoa maskara erabiltzea? Maskara nahitaez erabili beharko dute sei urtetik gorako pertsonek erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein espaziotan. Aire zabaleko espazioetan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, baldin eta pertsonen artean betiere 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantentzea ezinezkoa bada, bizikideen taldeen kasuan izan ezik. Ondorioz, maskara nahitaez erabili behar da hiri-eremu guztietan. Maskara erabiltzea salbuetsita dago naturaguneetan, baldin eta bizikide ez diren beste pertsona batzuekin pilaketarik edo elkartzerik gertatzen ez bada. Era berean, aplikatzekoak izango dira maskarak ez erabiltzeko arrazoiak eta kasuak, betiere 13/2021 Errege Lege Dekretuaren lehenengo artikuluak aldarazitako 2/2021 Legearen 6. artikuluan legez aurreikusitako eran. Kasu horietan, norbaiti eskatzen zaionean egiaztatu dezala maskara erabiltzetik salbuetsita dagoela, desgaitasun- edo mendekotasun-maila adierazten duen agiri baten bidez dokumentatu beharko du egoera hori, edo, bestela, horretarako egindako mediku-ziurtagiri baten bidez. 2. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa

  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea? Bai. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, janariak edo edariak hartzeko unean soilik salbuesten da maskara erabiltzeko betebeharra. Bestela, uneoro erabili behar da, bai barnealdeetan, bai terrazetan. Lehen esan bezala, maskararen derrigorrezko erabilera honako leku hauetan aplikatzen den neurri bat da: joko-establezimenduak, txokoak eta elkarte gastronomikoak, lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak, eta diskotekak eta gaueko aisia-establezimenduak. 2. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa

  • Ken dezaket maskara kirola egiten ari naizen bitartean? Edozein kirol-jarduera egiten denean, kasu hauetan salbuesten da maskararen erabilera: naturaguneetan, igerilekuetan (igeri egitean), taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoaldeko intentsitate handiko jarduera fisikoetan (aparteko uneetan). Gainerako kirol-jardueretan (makina-aretoak, jarduera programatuak, ikastaroak eta abar) derrigorrezkoa da maskara erabiltzea jarduerak esparru itxietan egiten direnean (kiroldegiak edo gimnasioak). 2. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa.

  • Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea garraioa erabiltzen denean? Derrigorrezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoek maskara erabiltzea bidaiarientzako edozein garraiobide erabiltzen denean, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, salbuespen legalen kasuan izan ezik. Ez da derrigorrezkoa izango garraio pribatuan maskara erabiltzea bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Garraioko profesionalak jantzita eraman beharko du maskara zerbitzuak irauten duen bitartean, baldin eta bere lan-espazioa ez badago bidaiari-leku propio edo babes-manpara batez banatuta publikoarengandik. 2. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa.
Iradokizunak

Zure ekarpenak baliotsuak dira guretzat. Mesedez, bidali iezazkiguzu zure iradokizunak.

Ce champ est obligatoire.
Ce champ est obligatoire.
Ce champ est obligatoire.
Texte à identifier Rafraîchir le CAPTCHA Rafraîchir le CAPTCHA