Retour

Covid-19aren ondorioz eten diren epeen zenbaketari berrekin zaio.

Covid-19aren ondorioz eten diren epeen zenbaketari berrekin zaio.

  • Argitaratze data:
    • EAE
    • Gipuzkoa
    • Estatua

Bizitza publikoa, deseskalatzeko planaren arabera, berraktibatzeak eragina izango du gaur egun etenda dauden epe administratibo eta prozesaletan.

Alde batetik, indargabetu egiten da 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria, administrazio-epeak eteteari buruzkoa, eta, beraz, eten diren epeen zenbaketari berrekingo zaio, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko Alarma-estatua deklaratzen zuen Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak eten egin zituen sektore publiko osoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epe-mugak eta administrazio-epeak, Alarma-estatua indarrean zegoen bitartean, interesdunen eskubideei kalterik ez egiteko eta administrazio-kargaren mende ez jartzeko funtsezko helburuarekin.