Retour

COVID-19ARI AURRE EGITEKO TOKIKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREETAN EKONOMIA INDARBERRITZEKO PROGRAMA

Nori zuzendua: 1.500 biztanle baino gehiago dituzten Gipuzkoako udalak.

COVID-19ARI AURRE EGITEKO TOKIKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREETAN EKONOMIA INDARBERRITZEKO PROGRAMA

Noiztik indarrean:

Indarrean noiz arte:

Erakunde publikoa Gipuzkoako Foru Aldundia

Laguntza motaDirulaguntza

Laguntzaren eremua Gipuzkoa

Zer finantzatzen den Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan jarduera ekonomikoa indarberritzeko sustatzen dituzten jarduketak, Covid-19aren eragina gutxitze aldera.

Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko programa»ren dirulaguntzen esleipena arautzea. Programaren helburua da Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek Covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

Diruz lagundutako jarduerak eta kostuak

Txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomo eta ETEi laguntzea. Soilik lagunduko dira Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamendu hauek, eta inbertsio horiek egiteko beharrezkoak diren ikerketak: -Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea. -Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko. -Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 100ekoak izango dira. Udal onuradun bakoitzeko gutxieneko dirulaguntza 10.000 euro izango da eta gehienezkoa 350.000 eurokoa. Aurkeztutako jarduketen arabera, aurreikusten den bezala ezin badira dirulaguntza guztiak banatu, erabilgarri dagoen zenbatekoa dirulaguntza jaso behar duten gainontzeko udalen artean proportzionalki banatuko da.

Emateko prozedura

Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak aztertu eta egiaztatuko du aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioak ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

Bateragarritasuna

Bai

Minimis laguntza

Ez

Erlazionatutako informazioa