Retour

EUSKAL MERKATARITZA-SEKTORERAKO COVID-19 DIRULAGUNTZAK

Nori zuzendua: Autonomoak, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, txikizkako mikroenpresek eta enpresa txikiek (negozio-bolumena ikusita jarduera nagusia txikizkako merkataritza bada).

EUSKAL MERKATARITZA-SEKTORERAKO COVID-19 DIRULAGUNTZAK

Noiztik indarrean:

Indarrean noiz arte:

Erakunde publikoa Eusko Jaurlaritza

Laguntza motaDirulaguntza

Laguntzaren eremua EAE

Zer finantzatzen den Eragiketen eta ohiko gastuak

Euskal txikizkako merkataritza zuzenean babesteko eta laguntza ekonomikoa eskaintzeko, batez ere norberaren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzeko, COVID-19aren eragina murrizteko eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzeko.

Diruz lagundutako jarduerak eta kostuak

Diruz laguntzen diren kontzeptuak: a) Alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14tatik 2020ko abuztuaren 31ra arte. b)Hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte. c)2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada. d)Ohiko gastu hauek: -Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak. -COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 €. -Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14 etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte. Ez dira onartuko gastuak, zeinen zenbateko garbia, BEZa kenduta, 100 euro baino gutxiago den. Laguntzeko aurkeztutako eta onartutako gastuen guztizkoa ez da izango, inolaz ere, 750 euro baino gutxiagokoa, BEZik gabe, erakunde bakoitzeko.

Laguntzen zenbatekoa

Diruz lagungarriak diren kostuen %100 Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa: 3.000 euro enpresako

Emateko prozedura

Lehiaketa bidezkoa

Bateragarritasuna

Bai

Minimis laguntza

Bai

Erlazionatutako informazioa