Retour

ATALAK: "En mitad de alguna parte", entsegu irekia Eva Guerrero eta Dantzaz ekainaren 28an

ATALAK: "En mitad de alguna parte", entsegu irekia Eva Guerrero eta Dantzaz ekainaren 28an

Eva Guerrero izango da Atalak programako bigarren esperimentazio-laborategia gidatuko duen koreografoa. Gipuzkoako Dantzagunean eta Lizarran, DNA jaialdiaren barruan egingo da ekainean. Dantzazeko dantzariak eta Garazi Lopez de Armentia izango ditu alboan. Laborategiaren barruan entsegu irekia egingo da, ekainaren 28an Gipuzkoako Dantzagunean.

-ren irudia ATALAK:

Non hasten da gorputz bat eta non amaitzen bestea? Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia aspalditik ari dira galdera hori egiten. Hori izango da laborategian lan egiteko abiapuntua, gorputz baten eta bestearen arteko espazioaren inguruan. Garrantzitsuak izango dira pertzepzioa eta estimuluak, mugimendu handiak eragiten dituzten keinu txikiak, bai eta inguruak eta mugak ere. Bilaketa- eta esperimentazio-prozesu bat, non garrantzitsuena ez baita helmuga, bidea baizik.

Gainerako datak 

  • Ekainaren 17a, DNA, Lizarrako kultur etxea, Lizarra, 19:00
  • Ekainaren 21a, Félix Petite antzokia, Gasteiz, 19:00
  • Ekainaren 22a, CCN Malandain Ballet Biarritz, Biarritz 19:00

Informazioa: Atalak