Retour

ESTREINALDIA: "Amoria & Dolore", Kresala Bilbon uztailaren 25ean

ESTREINALDIA: "Amoria & Dolore", Kresala Bilbon uztailaren 25ean

Elkanoren lehen mundu bira gaitzat duen ikuskizuna Euskalduna Jauregian estreinatuko da, Covid-19aren ondorioz, estreinaldiko data bi aldiz atzeratu ostean.  

-ren irudia ESTREINALDIA:
  • Data: uztailaren 25a, larunbata
  • Tokia: Euskalduna jauregia, Bilbo
  • Ordua: 20:00

Sinopsia

Elkanoren lehen mundu bira gaitzat duen ikuskizuna Euskalduna Jauregian estreinatuko da, Covid-19aren ondorioz, estreinaldiko data bi aldiz atzeratu ostean.  

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal na- bigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abia- puntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artis- tiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunna- bigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzep- zio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobi- dea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko biziki- detza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendee- tan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Informazioa: Kresala