Retour

ESTREINALDIA: "HâMAÏKÁ", Cielo RasO Donostian irailaren 11n

ESTREINALDIA: "HâMAÏKÁ", Cielo RasO Donostian irailaren 11n

Gipuzkoako Dantzagunean sortu eta ondu du Cielo rasO konpainiak bere azken lana, HÂMAÏKÁ. Ohiko konpainia dugu Igor Calongek zuzentzen duena, eta ohiko moduan baita ere, Donostiako Gazteszenan aurkeztuko du errealitatearen eta fikzioaren arteko jolasa proposatzen duen ikuskizuna.

-ren irudia ESTREINALDIA:
  • Data: irailaren 11, larunbata
  • Tokia: Gazteszena, Donostia
  • Ordua: 19:00
  • Prezioa: 10€ sarrera-salmenta

Sinopsia

HÂMAÏKÁk fikzioa eta errealitatea ukitzen du, ez oso serio, gu begiratzera bultzatuz. Fikzioa eta errealitatea nahasten direnean, magia agertzen da, magiak trikimailua du, eta trikimailu hori da erakutsi nahi ez dena, uste denez, erakusten baduzu, ilusioa hil egiten da, baina ilusioa irudimen faltagatik hiltzen da.

Informazioa: Cielo rasO / Donostia Kultura