Agrégateur de contenus

DEIALDIA: Kultura Eskola katalogorako dantza proposamenak aurkeztea

Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.

Lire la suite

Udako ordutegia 2020

Uztailaren 6tik irailaren 4ra Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa 9:00etatik 15:00etara egongo da irekita. Arratsaldeko txandarako txartelak hartu beharra dago. Erabiltzaileek indarrean dauden segurtasun eta osasun protokolo guztiak aplikatuta aritu beharko dute.

Lire la suite

1.200 partaide areto birtualeko saioetan

Apiriletik ekainera 52 saio egin dira. Astelehenetik ostegunera, koreografo eta sortzaileen lengoia artistikoan oinarritutako saio praktikoak egin dira, eta ostiraletan sorkuntza-prozesuak ezagutzeko aukera izan da. Ekainetik aurrera egokitu egin da egitaraua, alarma-egoera gutxitzeko faseen baitan. Erabiltzaileen artean izandako arrakasta ikusita, jarraitasuna emango zaio areto birtualari.

Lire la suite

50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

50 urte bete dira Anexa, dantza garaikidea jorratu zuen euskal taldea, lehen aldiz eszenaratu zenetik. Viktoria Eugenia antzokian Donostiako Orfeoiarekin batera egindako jaialdi batean izan zen estreinaldia, 1970eko ekainaren 14an. Dantzan.eus-ek jaso du gertaeraren albistea, Julio Duran Anexako dantzariak emandako dokumentazioarekin.

Lire la suite
— 12 Items per Page
Affichage des résultats 1 - 12 parmi 53.