Aller au menu principal Passer au contenu principal
Harremanetarako informazioa:
dantzagunea@gipuzkoa.eus943 021 624

GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA

Dantzaren sorkuntza eta formazio

prozesuak sustatzeko eta laguntzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

>

Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Agrégateur de contenus

ENTSEGU IREKIA DANTZAGUNEAN: "Zerbait. Noizbait. Nobait", Jone Amezaga eta Manu Gaigne, irailaren 25ean (SORTUTAKOAK 16)

Jone Amezaga dantzariak eta Manu Gaigne musikariak egindako proiektua izan zen Sortutakoak 16 deialdian Gipuzkoako Dnatzagunean sorkuntza-egonaldi bat egiteko hautatutako proiektuetako bat. Hilabete inguruko lanaren emaitza ikusi ahal izango dugu egingo duten entsegu irekian. Aurretik izena ematea ezinbesteakoa da, eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa.

Lire la suite

Dantza Hirian 2020: egitaraua

Irailaren 11tik 27ra egingo da Dantza Hirian jaialdia, Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia eta Hondarribian. Hamaika konpainia arituko dira, eta horietako zenbait Gipuzkoako Dantzagunean prestatutako lanak izango dira.

Lire la suite
+

Intereseko estekak

Sare sozialak

 

Twitter

Facebook