Aller au menu principal Passer au contenu principal

Dantzagunea

Konpainia egoiliarra

Dantzaz

Zer da Dantzaz?

Dantzaz dantza munduan lehen enplegua lortzeko plataforma da, Euskadin kokatua, eta europar ikuspuntuarekin.

Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die:

  1. Dantza formazio iraunkorra eta eguneroko oinarrizko entrenamendua. Gainera, arte eszenikoetan eta dantzan birziklatzeko tresnak eskaitzen zaizkie.
  2. Plataforman dagoen “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionalean lan egitea, horrela:
    • Nazioartean ezagunak diren koreografoekin lan egiteko aukera izango dute.
    • Lehenengo esperientzi profesionala izango dute: entseguak, birak...
  3. Aholkularitza eta motibazioa.
    • Gure dantzariak europako edo beste lekuetako dantza konpainietan lana izatea gure helburu nagusia da. Horretarako, audizioetara joatera animatzen ditugu, baita haien CVak eta aurkezpenak hobetzen ere. Eta hori egiteko erraztasunak ematen dizkiegu.

 

Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko erraztasunak emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” sortu dugu, 16 urtez gorako euskal dantzariei zuzendua, gure plataforman lanean hasteko eta etorkizunean bertan sartzeko.

Dantzaz Elkarteak, gainera,  oso lan garrantzitsua egiten du sentsibilizazioaren eta pedagogiaren arloetan, Gipuzkoan batez ere,  ikasleentzako tailerrak eta emanaldiak  eta dantza mundura hurbiltzeko ekitaldi ezberdinak proposatuz, publiko berriak sortzeko helburuarekin, eta baita koreografo berriak bultzatzeko ere.

Sortutakoak

Sorkuntza-lanak eta prozesuak laguntzea helburu duen programa da Sortutakoak. 2011n jarri zen martxan, mugimendu-arteen eremuan sorkuntza eta ikerketa proiektuak bultzatzeko.

Proiektuak garatzeko diru-laguntzarekin batera, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie egileei: Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan egonaldiak egiteko aukera, beren lanaren hedapena eta komunikazioa, eta aholkularitza teknikoa.

Gaur egun hiru lerro ditu Sortutakoak ekimenak:

  • Sortutakoak

Dantzaren sorkuntza-proiektuak hartzen ditu bere baitan. Dantza-mota guztiei irekia, sorkuntza artistikorako proiektuak eta ikerketak dira lan-ildoak.

  • Sortutakoak Tradizionala

​Dantza tradizionalaren esparruan dantza ondare bizi gisa biziberritzeko eta transmititzeko ekimenak sustatzeko lerroa. 

  • Sortutakoak Soziala

​Dantzaren bidez, sozializazio-eredu berriak lantzeko lerroa. Hezkuntza, inklusioa, partaidetza, osasuna... pertsonen ongizatea dantzaren bidez hobetzen duten proiektuak garatzeko lan-lerroa da. 

FORMAZIOA

Gipuzkoako Dantzaguneko prestakuntza egitasmoak dantzarien eta sortzaileen formazioa osatzea du helburu.

  • Tailerrak eta master classak

Sortzaileekin eta hainbat erakunderekin elkarlanean osatzen dugu urteko formazio-eskaintza. Teknika, gorputz-prestaketa, edota koreografia lantzen dira Gipuzkoako Dantzagunean.

  • Oporraldietako ikastaroak

Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearekin elkarlanean, Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporraldietan ikastaroak antolatzen ditugu.

Tailerren eta oporraldietako ikastaroen berri zehatza eta eguneratua izateko albisteak eta egutegia jarraitu, edota eman izena buletinean.

  • Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz abian jarritako programa. Dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei zuzenduta dago, eta beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzen du.

Jarraitu Dantzan Ikasiren jarduna

  • Klase irekiak

    • Dantzaz: Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia egoiliarrak goizeko lehen orduko beroketa-saioa irekitzen die parte-hartu nahi dutenei.
    • Sortzaileen egonaldiak: egonaldia egiten aritzen diren sortzaile askok bere prozesuaren barruan klase irekiak ematen dituzte.