Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/23
KulturaEkimenak bere ibilbidea sendotu du Gipuzkoako talentu berritzaileari bultzada emateko plataformatzat, izan ere, 2026ko deialdian 153 proiektu aurkeztu dira.
2026/02/26
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak, Jon Iraola alkatearekin batera, Ongizatearen Plaza ireki du Eibarreko Errebal merkatuan. Gaur eta bihar, Aldundiak antolatutako egitarauak mintzagai izango ditu nahi ez den bakardadea, ariketa fisikoa, inklusioa, gazteen buru osasuna, tekno-adikzioak, elikadura jasangarria eta berdintasuna.
2026/02/25
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik, martxoaren 2tik aurrera, GO01 lineak (Zegama>Zaldbibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, ikasle horiek Zaldibiara itzuli ahal izateko.
2026/02/26
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak argitalpen hau finantzatzen du, herritarrei klimari, biodibertsitateari eta osasunari buruzko eztabaida zorrotza hurbiltzeko, José Ignacio Asensio diputatuaren moderazioarekin.
2026/02/28
Lurralde OrekaElkarlan honi esker herritarrek Aian larre zahar bati baso autoktonoaren etorkizuna eman diote 300 pertsona bildu dituen Desioen basoaren jaialdiaren baitan
2026/02/28
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, jakinarazi du datorren martxoaren 9tik, astelehena, aurrera DG20E lineak (Bergara > Elgeta, eskaripekoa) bi espedizio berri izango dituela Elgetatik 10:00etan eta 11:00etan, eta beste lau kontrako noranzkoan: 8:00etan, 9:30ean, 10:30ean eta 18:00etan. Gainera, Bergaratik 15:30ean irteten den zerbitzua hamar minutu aurreratuko da (15:20an), Bergaran ikasten duten gazteek etxera arinago eta erosoago itzuli ahal izan dezaten, itxaronaldia murriztuz.
2026/03/03
IngurumenaJarduerak 43.935,79 euroko inbertsioa izan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren eskutik, eta paisaiaren bioingeniaritzako teknikak aplikatu ditu Malkorbeko ezponda egonkortzeko eta azpiegitura berde bat sortzeko, Gipuzkoako babesleku klimatikoen sarean integratuta.
2026/03/03
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebuseko zerbitzu berri hau datozen asteetan gauzatuko da.
2026/03/03
IngurumenaBidasoako hogeita hamar eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalek BateraLabs prozesuaren lehen saioan parte hartu dute Irunen, klima-aldaketaren aurrean herritarrek parte hartzeko foro berrian.
2026/03/03
GobernantzaGobernu Kontseiluak onartutako adierazpenak berretsi egiten du genero-arrakalei eta indarkeria matxistari aurre egiteko politika publiko feministekiko konpromisoa
2026/03/03
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera, hilak 9, Hondarribia eta Araso industrialdea lotzen dituen linea, 10 minutu aurreratuko da Hondarribitik goizeko lehen orduan, eta 7: 25ean irtengo da, eta ez 7: 35ean.
2026/03/03
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/27
OgasunaEgun horretatik aurrera, autolikidazio-proposamenak onartu ahal izango dira. Proposamen hauek martxoaren 30etik aurrera ikusi ahal izango dira
Gipuzkoako diputatu nagusia makina-erremintaren alorreko enpresa eta eragileekin elkartu da gaur Barakaldoko BECen, aste honetan egiten ari den Biurtekoan
2026/03/06
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, Pepa Rojo eta Curro Palmak, c de c-ko presidente eta zuzendari Nagusia, ostiral honetan Donostian aurkeztu dute Club de Creatividad-ek antolatutako ekitaldi honen 23. Edizioa, Gipuzkoan publizitate-industriako 3.000 profesional baino gehiago bilduko dituena.
2026/03/06
GobernantzaEstatuko sektore publikoko mila profesional baino gehiagori egingo zaie harrera topagune horretan, ikaskuntzarako espazioak, konexio estrategikoak eta tokiko ekosistemarako aukera berriak proposatuz.
Eraberritze honekin zentroa egokituko da pertsona erdigunean jartzen duen zainketa eredura; bizikidetza unitate txikiagoak izango ditu, banakako gela gehiago eta espazio goxoagoak, komunitatera zabalduak. Eraberritze guztia egiteko bi urte beharko dira eta Aldundiaren apustua sendotzen du 22 milioi euroko inbertsioa jasota.
2026/03/07
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 8tik aurrera eta hainbat egunez, Lurraldebusen emakidetan jaulkitzen diren paperezko txartelak moreak izango dira, emakume guztiei omenaldia egiteko.
Espazioaren birgaitze lanek ahalbidetu dute banakako logeletan 15 plaza egokitzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako ingurune bat sortzea. Jarduketak 3,39 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta Aldundia bultzatzen ari den zaintza-ereduaren eraldaketaren baitan kokatzen da.
2026/03/09
BerrikuntzaDebabarrena eta Debagoiena bizikletaz eta oinez lotzeko gelditzen den zati bakarra da.