AZKEN BERRIAK

Une honetan informazio gaurkotua eta gardena eskaintzea da gure lehentasuna. Hemen, COVID-19aren egoeraren ondorioz, jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren inguruan sortzen diren berriak aurkitu ahal izango dituzu.

2/2020 Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren osasun krisia dela eta zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena

2020ko maiatzaren 7an Gizpukoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Foru Dekretu-Araua, zeinen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudian aurreikusita dauden zenbat araubide eta onura fiskal eskuratzeko bete beharreko baldintzetako batzuk malgutzea, COVID-19ak eragindako osasun krisiagatik eratorritako egoeraren ondorioz

Maggiori dettagli

Kultura sektoreari laguntzeko neurriak, izaera tributarioa dutenak, COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko

Neurri hauen bidez, kultura sektorearen berezitasuna hartu nahi da kontuan, bai langileak babesteari dagokionez (autonomoak bereziki), bai enpresei dagokienez (enpresa txiki eta ertainak bereziki), likidezia galtzeari dagokionez eta finantzaketarako sarbide egokirik ez izateari dagokionez.

Maggiori dettagli