Passa al menu principale Passa al contenuto principale

covid-19
Jarduera ekonomikorako neurriak

Enpresa bateko arduraduna edo langilea naiz

Zure erakundearen arduradun zaren aldetik, edo bertan lan egiten duzulako, COVID-19ak eragindako egoerak zalantzak, ziurgabetasuna eta, beharbada, ezegonkortasuna sortu dizkizu. Gipuzkoako Foru Aldundia, erakunde-sare oso baten laguntzarekin, zugandik gertu dago, behar duzun guztian laguntzeko.

Lau arlo orokorretan antolatu ditugu informazioa eta dokumentazioa: osasun laborala, arlo laborala, laguntza publikoak eta zerga-arloa.

  •  

    Osasun laborala

    Zein da enpresak jarraitu beharreko protokoloa? Zein higiene-neurri hartu behar dira?

  •  

    Arlo laborala

    Zeintzuk dira erakundeari eta bertako langileei eragiten dieten neurriak? Jarduera gelditu behar da? Nola bideratu beharko dira tramiteak?

  •  

    Laguntza publikoak

    Zer laguntzen onuradun izan daiteke nire enpresa edo-eta langileak? Zer baldintza bete behar dira? Nola lortu finantzaketa galerak estaltzeko?

  •  

    Zerga-arloa

    Zer araudi eta lege-prozedurek eragiten diote nire enpresari edo-eta langileei? Zein da betebeharreko zergen tratamendua?

Gipuzkoar entitate sare zabala, zu laguntzeko prest

Elkarlanean ari gara zu laguntzeko eta bidea errazteko

Mapa Gipuzkoa

20 eragile baino gehiago zuri laguntzeko prest

  • Eskualdeko garapen agentziak
  • Empresa elkarteal
  • Patronalak