Indietro

Aretoak edukiera osoan erabili ahal izango dira urriaren 18tik aurrera

Aretoak edukiera osoan erabili ahal izango dira urriaren 18tik aurrera

Goizeko eta arratsaldeko txandak bertan behera gelditu dira, eta dutxak, aldagelak eta sukaldea erabili daitezke, osasun-arauak beteta. Oraindik ere, beharrezkoa da erabilera-arauak onartzeko dokumentua sinatzea.

-ren irudia Aretoak edukiera osoan erabili ahal izango dira urriaren 18tik aurrera

2020ko ekainaren 1ean ireki zenetik, zenbait neurri indarrean izan dira Gipuzkoako Dantzagunean. Osasun emergentzia amaitu eta LABI desegin ostean, pandemia aurreko funtzionamenduko zenbait baldintzara itzuliko gara urriaren 18an. 

Besteak beste, goizeko eta arratsaldeko "txandak" bertan behera geratu dira. Ondorioz, aretoak erabili daitezke libre dauden neurrian.

Funtzionamendu orokorra talde-burbuila erakoa izango da: eskatzaile bakoitzak osatuko duen pertsona-taldeak Gipuzkoako Dantzaguneko areto edota geletan sartu ahal izango da, aurretik zehaztutako ordutegi eta txandaren arabera, eta irten aurretik talde-burbuila hori bera arduratuko da desinfekzio lanez, Gipuzkoako Dantzaguneak helarazitako produktuekin. 

Eguneratze nagusiak

  • Aretoak erabiltzeko ordutegia 9:00ak eta 21:00ak artekoa da. Eskaera egin aurretik egutegia kontsultatu.
  • Dutxak, biltegia, sukaldea eta bilera-gela erabili daitezke, beti ere maskara erabilita eta kontingentzia-planak markatutako neurriak beteta. Eskaera egitean adierazi behar da hori, taldeen arteko txandak osatzeko.
  • Erabiltzaile bakoitzaren ardura eta egitekoa da aretoak edota gelak erabili osteko desinfekzioa.
  • Gipuzkoako Dantzaguneko erabiltzaile guztiek sinatu behar dituzte instalazioetan sartzeko erabilera-dokumentuak (behin betetzea nahikoa da, baina beharrezkoa).

Xehetasun guztiak jasota eta eguneratuta daude Gipuzkoako Dantzaguneko kontingentzia-planean