Indietro

K BULEGOA formazioa: "Komunikazioa kulturan: nola asmatu, ito gabe", Donostian irailaren 21ean

K BULEGOA formazioa: "Komunikazioa kulturan: nola asmatu, ito gabe", Donostian irailaren 21ean

Lander Arretxea Bereziartuak gidatuko du prestakuntza, Hiru Damatxo ekoiztetxeko kideak.

-ren irudia K BULEGOA formazioa:
  • Data: irailaren 21a, asteartea
  • Tokia: Santa Teresa komentua, Donostia
  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Izen-ematea

K bulegoak Komunikazioa kulturan: nola asmatu, ito gabe formazioa antolatuko du irailaren 21ean, kultura proiektuetan komunikazioaren erronkaren aurrean begirada zorrozteko xedez.

Izan ere, kultur edo sorkuntza eremuan lanean dihardugunean, zaila da ekimena bera eta horren komunikazioa banatzen dituen marra non dagoen argitzea. Bestalde, egiten dena kontatzea eta moduarekin asmatzea kontu estetiko batetik harago doa. Erabakiorra izan daiteke. Baina baita itogarria ere.

Paradoxa horri ihes egiteko bidea bakarra da: begirada komunikatiboa zorroztea. Erabaki onak hartzea, komunikazio lanak zentzuz eta ito gabe gauzatu ahal izateko gero. Egiteko horretan laguntzea izango da saioaren erronka: egiten duguna plazaratzeko modu aproposena aurkitzea, orain eta hemen. Zirikatu, pentsarazi eta ideia berriak piztu.

Lander Arretxea Bereziartuak gidatuko du prestakuntza, Hiru Damatxo ekoiztetxeko kideak. Proiektuen zuzendaritza zein gidoilari lanak uztartzen ditu bertan, eta hainbat kultur proiekturen komunikazioan aritu da: Korrika, Literaturia Jaialdia eta Lizardi Saria esaterako. Kultur kazetari ere ibili da Argia astekarian, eta telebista kritikari, Berria egunkarian.

Saioa irailaren 21ean, asteartea, 10:00etatik 14:00etara egingo da Santa Teresa komentuan (Donostian), aurrez aurre eta euskaraz.

Izen-ematea hilaren 17ra arte, ostirala, egongo da zabalik. Saioa doakoa da, eta edukiera mugatuta.

Informazioa: K Bulegoa