ESTREINALDIA: "En picado", Ai Do Project Errenterian martxoaren 12an
Bost dantzari eta bi musikari arituko dira oholtza gainean, Iker Arrueren azken sorkuntzan, Errenteriako Niessen Auditorioan.
Maggiori dettagliBost dantzari eta bi musikari arituko dira oholtza gainean, Iker Arrueren azken sorkuntzan, Errenteriako Niessen Auditorioan.
Maggiori dettagliDeialdia Espainiako Arte Eszenikoen konpainiei zuzenduta dago, sormen garaikideko ikuskizun egokitua edo edukiera txiki eta ertaineko espazioetan irudikatzeko sortua badute. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatuko da.
Maggiori dettagliProiektuen Plaza Medialab Tabakalerako proiektu-deialdi ireki eta jarraia da eta kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren arloko proposamenak jasotzen ditu. Proiektuen Plazak, Hirikilabs Plazaren lekukoa hartuko du. Deialdi horrek, elkartzeko eta proiektuak garatzeko gune bat eskaini zuen laborategian hamabi ediziotan zehar, inguruko pertsona, kolektibo eta praktika-komunitateen elkarlanean oinarrituta. Orain, deialdi berriari esker, proiektuak etengabe aurkeztu ahal izango dira urtean zehar.
Maggiori dettagliGipuzkoako Dantzagunean prestatu zituzten Akelarre filmeko koreografiak 2019ko udaberrian. Myriam Perez Cazabonek sortu eta gidatu zituen Leire Otamendi dantzariarekin batera. Pablo Agüerok zuzendutako filmaren arrakastak -aretoetan 50.000 ikusle baino gehiago, eta Goya Sarietarako bederatzi izendapen jasota- aitortza Hondarribiko koreografoaren lanari aitortza eta sona ekarri dizkio. Gipuzkoako Dantzagunean zenbait proiektutan aritzen da Perez Cazabon, eta atseden-tarte batean harekin hitz egin dugu.
Maggiori dettagliDantza garaikidea gustuko duen publikoa saretzea du helburutzat Dantzazek sortutako ekimenak, eta zenbait jarduera egin ditu. Horrekin batera, instituzioekin zubi-lanean aritzea dute helburutzat, eta dagoeneko zenbait erakunde batu zaizkio Dagazi, tartean Gipuzkoako Dantzagunea. Hurrengo jarduera otsailaren 27an izango da, Dantzagunean bertan proiektuko kide den Haatik konpainiaren entsegu irekia hain zuzen.
Maggiori dettagli2021eko neguan Gipuzkoako Dantzagunearen babesarekin egindako sorkuntza-egonaldian landutakoekin egingo dute saioa.
Maggiori dettagliUmeekin dantza tradizionala lantzeko eredu bat aurkeztuko dute Claude Iruretagoienak eta Jon Olazkuagak. Dantza tradizionala umeekin lantzeko proposamen eta baliabideak emango dizkigute Maritzuli konpainiako dantza-maisuek.
Maggiori dettagliGabonetan bezala, Xabier Irurzun izango da irakaslea, eta apirilaren 1etik 4ra izango dira klaseak, uneko osasun-protokoloek ezarritako neurrien baitan. Izen-ematea martxoaren 18 arte dago irekita.
Maggiori dettagliDantzazek sustatzen eta garatzen duen ibilbide luzeko Atalak proiektuaren barruan, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, Itsaso Cano koreografoak Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia egoiliarreko dantzariekin egindako sorkuntza-laborategian landutakoak emango dituzte Niessen Auditorioan.
Maggiori dettagliTailerra doakoa da, eta parte hartzeko toki-kopurua mugatua da.
Maggiori dettagliHaatik konpainiak Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan garatzen duen (H)ik Dantza proiektuan landutako teknika eta materialak partekatuko dituzte. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik.
Maggiori dettagliOihana Varelaren "Ez" eta Angela Millanoren "Es más sensual" proiektuak dira Sortutakoak 17ko bi proiektu hautatuak. Sortutakoak Soziala 4n, berriz, Artaziak kooperatibaren "ARI!" izan da hautatua. 2021eko martxoan egingo da Sortutakoaken 18. deialdia.
Maggiori dettagli