Gipuzkoako Dantzaguneko prestakuntza egitasmoak dantzarien eta sortzaileen formazioa osatzea du helburu.
Tailerrak eta master classak
Sortzaileekin eta hainbat erakunderekin elkarlanean osatzen dugu urteko formazio-eskaintza. Teknika, gorputz-prestaketa, edota koreografia lantzen dira Gipuzkoako Dantzagunean.
Oporraldietako ikastaroak
Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearekin elkarlanean, Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporraldietan ikastaroak antolatzen ditugu.
Tailerren eta oporraldietako ikastaroen berri zehatza eta eguneratua izateko albisteak eta egutegia jarraitu, edota eman izena buletinean.
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz abian jarritako programa. Dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei zuzenduta dago, eta beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzen du.