Álvaro Martinez Buenoren marrazkia/lana © 2022

KOLDO MITXELENA Kulturunearen (KMK) liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegia da. Duela ia 30 urtetik KOLDO MITXELENA Kulturunearen (KMK) eraikinean du egoitza, eta Gipuzkoako liburutegi publikoa da.

Era guztietako gaiak eta, bereziki, giza zientziak biltzen dituen funts orokor zabala izateaz gain, arreta berezia eskaintzen dio –ezin zuen bestela izan– Gipuzkoako kultur ekoizpenari, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan.

Funts historiko garrantzitsu bat ere badu, ondare dokumental garrantzitsua biltzen duena: besteak beste, Julio Urkixo, Gabriel Celaya, Alfonso Sastre, Eva Forest eta Koldo Mitxelenaren beraren dokumentuak.

Funts historikoen atal horretan, Luis Gascaren komikiaren munduari lotutako dokumentuen bilduma dago.

Luis Gascaren bildumak –aldez aurretik eskatuta kontsulta daiteke– komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin izan zuen harremana biltzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, jatorrizko lan grafikoa, komikiari buruzko azterlanak, eta beste hartzen ditu barnean; bederatzigarren arte delakoaren iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabal bat da.

KMK-k funts horien zati txiki bat hautatuz prestatu du erakusketa hau, eta bildumagileen eta familien ekarpenak ere jaso dira. Hil osteko omenaldi xume bat da, Luis Gascari eta Gipuzkoako biztanleei erakutsi zien eskuzabaltasunari.

Agenda hedatua

Erakusketarekin zerikusia duten jarduerak, tailerrak eta ekitaldiak irailean eta urrian.

Agenda kontsultatu

Luis Gasca eta Zinema

Erakusketan aurkituko dituzun piezei buruzko informazio zabala.

Artxiboa bisitatu

Bisita birtuala

Erakusketa, barrutik.

Bitxikerien kanala

20 bideo-kapsula, Luis Gascari buruzko bitxikeriak ezagutzeko, erakusketako komisarioen eta gure taldeen bitartez.

Ikusi guztiak

Prentsa

Deskargatu prentsa ofizialaren oharra eta erakusketari buruzko komunikazio-materiala.

Jarraitu erakusketa osoa gure instagramean