Manga komikiaren tailerra: Judas Arrieta

azaroa

KOMIKITEKA. KMK

TAILERRA

Manga komikiaren tailerra: manga sortzeko oinarriak ikasi eta praktikan jartzeko saioa

KOLDO MITXELENA Kulturueko liburutegiko manga serieak eredutzat hartuta manga estiloko komikiak nola sortzen diren ikasteko saioa izango da honakoa, gainera, teoria praktikara eramanez, ariketa bat egiteko aukera izango da paperean edo norberak eramaten duen gailuan. Irakurleei zientziarekin lotutako gaiei buruz ikasteko aukera ematen dieten mangak oso ezagunak dira gaur egun Japonian. Iraganean normala izan da mota guztietako ikasgaiak, Japoniako edo munduko historia, filosofia edo zientzia ikasteko mangak irakurtzea. Tailer honetan, manga bat bere funtzioaren edo helburuen arabera nola eraikitzen den azalduko da.

Tailer maisua: Judas Arrieta
Lekua: KOMIKITEKA. KMK
Ordua: 17.00ak
Iraupena: 1h 30 min

Judas Arrieta

(Hondarribi, 1971).

Espaniar artista garaikide ezaguna da. Pinturak, marrazkiak, eskulturak, horma-irudiak, bideoartea eta instalazioak egiten ditu. Japoniako komikigintzaren arteak, Asiako ekialdeko kulturak eta arte garaikidea ulertzeko europar kutsuak markatzen dute bere lana. Bere eraginak konbinatzen ditu eta bere lengoaia artistiko paregabea erabiltzen du artelan mota ezberdin asko ekoizteko. Judas Arrietaren eginkizuna artea ulertzeko modu berriekin zuzenean lotutako artelanak ekoiztea da. Bere proiektu berrienekin, modu ludiko eta alaian hurbildu nahi du publikoarengana, eskultura puzgarriak, horma-pinturak eta jostailuzko arte-piezak erabiliz. Arrietaren ustez, arteak esperientzia atseginak sortu behar ditu pertsonengan.

Bere artelanak museo, enpresa eta bankuek biltzen dituzte, hala nola Guggenheim Bilbao museoak, Bartzelonako Casa Asiak, Espainiak Japonian duen enbaxadak, CajaMadridek eta beste batzuek. Mundu osoan ere badaude Judasen lanak: Espainia, AEB, Finlandia, Japonia, Korea eta Txinan esaterako. Arte sari garrantzitsu batzuk irabazi izan ditu, tartean Espainiako Artista Gazteen Nazioarteko Lehiaketa (Cajamadrid), Madrilgo Bankuak 2006an antolatua. Arte garaikidearen eta herri kulturen, mangaren, animearen eta Asiako kulturen arteko harremanari buruzko telebista programak eta hitzaldiak ere egin izan ditu.

Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Nobita, “ni bezain galtzailea den pertsonaia”.
Honako hau gomendatzen du: Billy Bat (ビリーバット, Birii Batto), Naoki Usasawa eta Takashi Nagasakiren komikia