KOMUNITATEAN DANTZAN!

2025/11/29 10:00 - 12:30

Dantzaz eta Gipuzkoako Dantzagunea elkarlanean ari dira proiektu komunitario baten baitan, artea eta sorkuntza herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. Ekimen honek dantza eta mugimendua ardatz dituen espazio irekia eskaintzen du, gozamenetik eta kuriositatetik abiatuta norberaren gorputza eta adierazpena lantzeko aukera emanez.

Saioak Laura Gómez Latasa-k koordinatuko ditu, eta hilero artista gonbidatu bat izango da parte hartzen, ikuspegi eta esperientzia desberdinak ekarriz.

Azaroko artista gonbidatua: ARANTZA IGLESIAS.

Ez da esperientziarik behar: saioak adin eta maila guztietarako egokituta daude, eta parte hartzaile bakoitzak bere erritmoan aritzeko aukera izango du. Dantza saioaren ostean, hamaiketako bat konpartituko dugu elkarrekin.

 Irailetik maiatzerahilabeteko azken larunbatean, goizeko 10:30etatik 12:00etara.
 Dantza saio irekiak, elebietan (euskaraz eta gaztelaniaz).
 Doako ekintza da, baina aurrez izena eman behar da:
  laura.gomezlatasa@dantzaz.eus

Google Calendar-era gehitu

Jarduera

Dantza

Kultura

Errenteria