LAB - atravesar(nos) ELISA ARTETA

2025/11/22 11:00 - 14:00

Gorputzaren kontzientzia eta presentzia eszenikoa lantzeko hautaketa-tailerrerako deialdia ireki berri du ATALAK Sareak. Tailer hau Elisa Artetak zuzenduko du eta bertatik aukeratutako 8 artistek 2026ko urtarrilean egingo den ATALAK Laborategiko egoitzan parte hartuko dute.

  • Norentzat : Gorputzaren eraldaketan eta barne-dialogoan sakondu nahi duten interprete eta artistentzat.
  • Eguna : Azaroak 22, larunbata.
  • Ordutegia : 11:00-14:00.
  • Prezioa : Doan (hautaketa prozesuaren parte gisa).
  • ATALAK egoitza  (hautatuak): Urtarrila 2026.

Tailer honek entzutea eta begirada aktibatzeko helburua du, norberaren sentsibilitatearekin eta taldearekin harreman-modu berriak irekitzeko.

  Parte hartzeko interesa baduzu,  bete galdetegi hau. Plaza kopurua mugatua da.

 Zalantza  edo galderarik izatekotan, idatzi  dantzagunea@gipuzkoa.eus  emailera.

Google Calendar-era gehitu

Jarduera

Errenteria