Dantzan Topaketak

2025/11/22

Dantzan elkarteak antolatutako DANTZAN TOPAKETAK 2025:

Dantza hezkuntzan, dantza eta generoa edota irakasleen gaikuntza sistema izango dira, besteak beste, aurtengo Dantzan topaketetako hizketagaiak. 2025eko Dantzan Topaketak azaroaren 22an, larunbata, izango dira; Eibarko UEUren egoitzan elkartuko gara dantzari, dantza irakasle, ikerlari eta dantzazaleon ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... elkarbanatzeko. 

Albistea irakurri

Google Calendar-era gehitu

Jarduera

Eibar