Banakoen arteko nekazal erabilerarako lur eta ustiategi transakzioak dinamizatu eta errazteko tresna publikoa da. GILURen papera, webgune baten bidez, erabilpenik gabeko lurren edota ustiategien jabeak eta lurra edota ustiategia behar duten pertsonak harremanetan jartzen laguntzea da.

Lur Funtsean, erakunde publikoen jabetzako nekazaritzako lur erabilgarriak sartzen dira, horiek hirugarrengoei esleitzeko; hau da, lur publikoak. Esleipen horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeak departamentuak kudeatzen ditu. Gehiago jakin nahi izanez gero egin klik hemen. GILURen, aldiz, jabetza pribatuko lur eta ustiategiak dinamizatzen dira, horien transakzioak bultzatuz eta lagunduz.

Deitu 943337556 zenbakira eta lagunduko zaitugu, edo idatzi gilur@gipuzkoa.eus helbidera.

“Eskaintza egin nahi dut” atalean sartu, galdetegia bete eta “bidali” botoia sakatu. Eskaera jasoko dugu eta, beharrezkoa iritziz gero, zurekin harremanetan jarriko gara. Ondoren zure iragarkia GILURreko webgunean jarriko dugu. Lursaila edota ustiategia hartu nahi duen interesdunik agertuko balitz, abisatu eta eskatzailearekin harremanetan jarriko zaitugu.

“Eskaera egin nahi dut” atalean sartu, galdetegia bete eta “bidali” botoia sakatu. Eskaera jasoko dugu eta, beharrezkoa iritziz gero, zurekin harremanetan jarriko gara. Ondoren zure iragarkia GILURreko webgunean jarriko dugu. Lursail edota ustiategi bat eskaini nahi dizun norbait agertuko balitz, abisatu eta pertsona horrekin harremanetan jarriko zaitugu.

Lursail edo ustiategi horren informazio orrian sartu, “interesatzen zait” botoia sakatu eta galdetegia bete. Galdetegia jasoko dugu eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gero, lursaila edota ustiategia eskaintzen duen pertsonarekin harremanetan jarriko zaitugu.

Eskaera horren informazio orrian sartu, “Lursaila edota ustiategia eskaini” botoia sakatu eta galdetegia bete. Galdetegia jasoko dugu eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gero, lursaila edota ustiategia eskatzen duen pertsonarekin harremanetan jarriko zaitugu.

Kontratua lur edota ustiategiaren jabeak eta bere lurra edota ustiategia erabiliko duenak sinatuko dute. GILURen papera webgunearen bidez, erabilpenik gabeko lurren edota ustiategien jabeak eta lurra edota ustiategia behar duten pertsonak harremanetan jartzen laguntzea da. Horrela, aholkularitza zerbitzua eskainiko da.

Ez, zerbitzua doakoa da.

Nahi adina.

Gutxienez, 5 urtekoak izango dira, 49/2003ko Landa Errentamenduen Legeak hala ezartzen duelako. Urte kopuru horretatik aurrera, aldeen artean adostutakoa.

Ez dago jakiterik zenbat denbora beharko den lurra edota ustiategia erabiliko duen pertsona bat agertzeko. Lurrak eta ustiategiak eskuragarri jarriko dira, webgunean; eta, hortaz, erabiltzaile bat agertu arte itxaron beharko da.

Bai, betiere zure jabetzakoak diren nekazaritzara bideratu daitezkeen lursailak edota ustiategiak badira. Derrigorrezkoa da kasu guztietan lursailaren edota ustiategiaren benetako egoera azaltzea.

Bai, azpiegiturak ere laga daitezke. Lurrei lotuta joan daitezke, edota bereizita.

Bai, hauek dira GILURrek proposatutako kontratu zirriborroak (alokairurako edo garbi mantentzearen truke):

Horrez gain, kontratu horiek betetzeko argibideak hementxe dituzu

Zure iragarkia webgunetik kentzeko, zenbaki honetara deitu 943337556 edo helbide honetara idatzi: gilur@gipuzkoa.eus