1960.hamarkadako udako arauak beteko al zenituen?

Artxiboan gordetzen ditugun dokumentuen bilduma txiki bat sortu dugu, 1960ko hamarkadako udako hilabeteetan indarrean zeuden arau moralak erakusteko

-ren irudia 1960.hamarkadako udako arauak beteko al zenituen?

Gaur egun bezala, udaz gozatzeak hondartzan bainatzea, eguzkia hartzea etab. esan nahi zuen. Baina, hurrengo dokumentuetan ikus dezakezuen moduan, jarduera horiek oso modu desberdinean egiten ziren: diktadura frankistaren arau moralak bete behar ziren, bikiniaren erabilera polemikoa, etab.

1. Hondartza, igerileku eta aisialdi-lekuetako moral publikoaren arauak. Gipuzkoako Gobernu Zibilak zabaldutakoa (1961eko uztailaren 11)

2. Gobernadore zibilak Donostia, Hondarribia, Deba eta Zarautzeko udalei idatzitako ofizioa, arau moralak bete ditzaten (1961eko uztailaren 29a)

3. Diario Vasco egunkarian, hondartza, igerileku eta aisialdi-lekuetako moral publikoaren arauak argitaratzea (1962ko uztailaren 19a)

4. Gobernadore zibilaren txostena, hondartza, igerileku eta aisia-lekuetako moral publikoari buruzkoa (1962ko abenduaren 5a)

5. Hondartza, igerileku eta aisialdi-lekuetako moral publikoaren arauen zirkularra ingelesez, frantsesez eta alemanez (1962ko ekainaren 23a)

6. Donostiako Udaltzaingoaren erantzuna, herritar batek Ondarretako hondartzan ikusitako ekintza inmoralen salaketari (1964ko uztailaren 9a)

7. Barne Politikako zuzendari nagusiak gobernadore zibilari idatzitako gutuna, bikinia ez debekatzeari buruzkoa (1964ko martxoaren 20a)

Informazio iturria: agiri hauek artxiboan kontserbatzen ditugun bi espedienteetatik atera dira. Lehena, AHPG-GPAH GCI 659/005. Hondartzen inguruko komunikazioak eta araudia. 1960-1966. 27 orri. Bigarrena, AHPG-GPAH GCI 659/006. Hondartzen inguruko komunikazioak eta araudia. 1961-1969. 150 orri inguru.