Deskribapen berriak gure katalogoan

Banco Guipuzcoanoren ondasun ukituen bildumaren deskribapenak igo ditugu gure online katalogora.

-ren irudia Deskribapen berriak gure katalogoan

Banco Guipuzcoanoren alokairuko segurtasun-kutxetan gordeta zegoen dokumentazioa. Dokumentuen artean noblezia-tituluak, argazkiak, dokumentazio ekonomikoa eta korrespondentzia pribatua aurkitzen dira. 

Gordailugile eta gordailu ezezagunen objektu eta dokumentuen bilduma txikia da. Gordailugile horien senideak aurkitu ez zituztenez, abandonatutako ondasuntzat jo ziren, eta, horregatik, Banco Guipuzcoanok eman zizkion Estatuari, Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritzaren bitartez (Aurrekontuen Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen irailaren 23ko 1091/1988 Errege Dekretuaren 29.2 artikulua).

Deskribapenak hemen kontsultatu ditzakezu: https://artxiboataria.gipuzkoa.eus/portalArchivo/registro?id=00735214

Guztira 15 kaxa eta formatu handiko 8 agiri dira, 1771.urtetik 1952.urte bitartera.

Informazio gehiago hemen: /eu/web/gipuzkoako-probintziako-artxibo-historikoa/funtsak/funts-pribatuak/bancoguipuzcoano