"Selma Huxley Barkham" Ikerketa-gela

Artxiboko ikerketa-gelari "Selma Huxley Barkham" izena jarri diogu

-ren irudia

Ikerlari horren garrantzia nabarmentzeko apirilaren 13an gure artxiboko ikerketa gelari “Selma Huxley Barkham Ikerketa-gela” izena jarri genion. Egun horretan ekitaldi bat egin zen Selma Huxleyren omenez. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Oñatiko alkateak, bere seme-alabek eta lagunek parte hartu zuten.

Ekitaldia ere  berari eskainitako erakusketari hasiera emateko aprobetxatu zen. Erakusketa apirilaren 13tik 29ra egon zen ikusgai artxiboan bertan eta erakusketa horretan Selma Huxleyren ekarpenak ezagutzeko aukera izan zenuten.

 

Erakusketa bisitatu ezin izan bazenuten, ondorengo materialak kontsultatu ditzakezue: 

1. Erakusketaren aurkezpena

2. Erakusketako agiriak

3. Selma Huxley-ren ikerketa lanaren oihartzuna

4. Erakusketaren argazkiak