51. Getaria-Zarautz 2023 itsas-zeharkaldia

2023/07/23 11:30 - 14:30

Zarautz Balea Igeriketa Kirol Elkartea da antolatzailea, eta igeri egitera animatzeko ezaugarri guztiak dauzka:

Herritarren parte hartzea proban: ehunka boluntario eta herriko hainbat eragile arduratzen dira antolakuntzako xehetasun guztiez: garraioa, segurtasuna (bai uretan eta bai uretatik kanpo), komunikazioa, materialen gordailua, anoa guneak, seinaleztapena …

Zeharkaldi solidarioa: izen-ematea egiteko garaian elkarteari euro bat emateko aukera dago.

Jasangarritasunaren aldeko apustua: tamaina honetako ekitaldi batek ingurumenean sor dezakeen inpaktua gutxiagotzen saiatzen da antolakuntza. Horri dagokionez, egiteko nagusiak hondakinen eta garraioaren kudeaketa dira. Eraginkorrak izateko pertsona guztien lankidetza ezinbestekoa da lan honetan.

Edozein hunkitzeko moduko giroa: itsas zeharkaldiko metro bakoitza ikuslez beteta egoten da, eta igerilarien pauso oro txalotzen dute. Hondartzako azken metroak deskribaezinak dira.

Hedabideen antolaketa: kamerak barkuetan, dronak, helmugan zain daudenak zuzenean informatzen dituzten esatariak… espektakulua da.

Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiak 10.000 lagunetik gora batzen ditu helmugan, Zarauzko hondartzaren eta Munoa plazaren artean.

Google Calendar-era gehitu

Kirola

Kirolak

Getaria

Zarautz


Informazio gehiago