Atzealdea Aixa Villagrán

Aixa Villagrán

Aktorea

Sevillako zinema, antzerki eta telebista aktorea. Juan Carlos Corazza aktorearen nazioarteko antzerki eskolan hasi zituen ikasketak, eta bertan beka bat lortu zuen aktore ikasketak Mexikoko Patricia Reyes Spíndola eskolan amaitzeko.

Taula gainean antzezten hainbat urte eman eta gero, 23 urterekin zinemaren mundura egin zuen jauzi Chiqui Carabanteren Carlos contra el mundo filmarekin. Handik aurrera beste zenbait filmetan ere ikusi ahal izan dugu Villagrán, esaterako, Paco Leónen Kiki el amor se hace, Nely Regueraren María y los demás, Itziar Bollaínen Mataharis eta Fernando León de Aranoaren Amador filmetan.

Telebistan, berriz, telesail hauetan parte hartu izan du: Juan Cavestanyren eta Álvaro Fernández Armeroren Vergüenza, David Truebaren Qué fue de Jorge Sanz, Paco Leónen eta Ana R. Costaren Arde Madrid edota Leticia Doleraren Vida perfecta, oraindik estreinatu gabeko telesaila eta 2019ko Canneseries nazioarteko jaialdian bi sari eskuratua, telesail onenarena eta ex aequo interpretazioaren epaimahaiaren sari berezia.