Atzealdea Isabel Vázquez

Isabel Vázquez

Aurkezlea

Gidoilari, aurkezle, irakasle eta telesail kritikoa. Pool Fiction, Likes eta Taller de Movistar+ programekin eta idatzizko hedabide batzuekin lankidetzan aritzen da. 2015ean, Me llamo Peggy Olson argitaratu zuen, Mad men telesaileko benetako heroiaren erretratua (Ediciones B), eta Escríbeme una serie (Movistar+) programaren gidoigilea eta aurkezlea izan zen. Emmy, Urrezko Globo, Oscar eta Feroz sarien banaketa ekitaldiak aurkeztu ditu.

FOX, National Geographic, Disney Channel, TVE eta Telecincon aritu da gidoilari, eta nazioarteko fikzioen analista izan zen Fox International Channels enpresarentzat, hiru urtez baino gehiagoz. Canal Plusen Tentaciones magazinea eta Vive Poniente programa bereziak aurkeztu zituen.

Hedabideekin eta jaialdiekin lankidetzan aritzen da. Fikziozko zenbait proiektu ditu esku artean. 2017ko urtarrilaz geroztik, Madrilgo Carlos III. Unibertsitateko irakasle elkartua da. Informazioaren Zientzietako lizentziaduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Sormen Idazketako masterra. Gaur egun telebistako fikzioari buruzko doktore tesia egiten ari da.