Atzealdea Lorenzo Mejino

 

Lorenzo Mejino

Kritikaria

El Diario Vasco egunkarian “Series para gourmets” bloga idazten du, non bazter guztietako telesailak erakusten dizkigun, baita munduaren beste puntakoak ere. Telesailen egungo egoera xehetasunez aztertzen du eta zaleei produktu eta joera berriei buruzko argibideak ematen dizkie. Mundu mailako telebista ekoizpena hobeto ezagutzen duen pertsonetako bat izateaz gain, Lorenzo Mejino bide ingeniaria, esatari olinpikoa eta bidaiari nekaezina ere bada. Telesailak ikusten ari ez bada, mundu zabalean ibiliko da, mendi tontorrak igotzen, edo seguraski, bi gauza horiek batera egiten.