Atzealdea Olatz Beobide

Olatz Beobide

Aktorea eta zuzendaria

Aktorea eta zuzendaria. Antzertin ikasi ondoren, Londresera joan zen arte eszenikoetan trebatzera. Geroztik, 30etik gora ikuskizunetan aritu da. Batzuetan, bere konpainiekin: adibidez, David Mameten Oleanna antzezlanean edo In Fraganti eta Nomofobikak obretan. Beste batzuetan, beste konpainia batzuekin: hala nola Tanttakarekin (Nacidos culpables) edo Vaivenekin (A cuestas con Murphy). Koprodukzioetan ere lan egin du, Frantzia osoan: B. Brechten Circulo de tiza Caucasiano edo Sergi Belbelen Caresses.

Duela gutxi, Eva Redondok idatzi eta zuzendutako Donde el hielo se rompe estreinatu du Iruñeko La Cuerda Teatrorekin.

 

Ikus-entzunezkoen munduan, ETBn hasi zen lanean, Banan Banan telesaioan, aurkezle-aktore gisa, eta entretenimendu saio ugaritan lan egin zuen, antzezle eta zuzendaritza laguntzaile gisa. Telesailetarako antzezleak zuzentzen hasi zen, Balbemendi saioan, eta hortik Goenkale zuzentzera igaro zen. 7 denboraldi aritu zen telesailean: 14. denboralditik 21era.

Ondoren, Eskamak kentzen telesaila zuzendu du eta ikus-entzunezko formatu berrietan murgildu da: besteak beste, protagonista eta zuzendari gisa aritu da Nomofobikak webseriean eta estreinatu berri den Gutuberrak-en.