Klubak. Babilonia, Joan Mari Irigoien

2025/11/19 18:30 - 20:00

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa saioa, Klubak programaren barruan:

Babilonia, Joan Mari Irigoien

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sustatutako Klubak programaren laugarren zikloa abian da. Oraingo honetan, ondarea izango du ardatz, Ander Izagirreren gidaritzapean eta gazteleraz. Lehenengo zita irakurketa klubaren saio berri bat izango da, non Joan Mari Irigoienen Babilonia obraz arituko garen. 1989an Euskadi Saria jaso zuen eleberri honek Babilonia eta Moabe baserrietako hainbat belaunalditako familien historia kontatzen du. XIX. mendeko Euskal Herrian girotua, hiru kontalarik Trinido eta Felicianoren istorioa kontatzen digute. Emakume beragatik borrokatzen dute, baina baita gerran zehar talde ezberdinetan ere: bata karlistekin eta bestea liberalekin.

Dinamizatzailea: Ander Izagirre.

(Hizkuntza: gaztelera)

Izen ematea derrigorrezkoa.

Saioa KMK Liburutegian izango da, Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zk.n
Google Calendar-era gehitu

Biblioteca

Kultura

Agenda KMK