Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Aurkezpena. Euskal Autoritateak proiektua

2024/05/20 10:00 - 11:00

Eusko Ikaskuntzak antolatutako aurkezpena/prentsaurrekoa:

Euskal Autoritateak proiektuaren aurkezpena eta Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmen sinadura

Euskal Autoritateak proiektua, euskal autoritateak euskaratik bateratzeko proiektua da, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta mugaz gaindiko euskal diasporako liburutegi eta dokumentazio-zentroetako profesional batzuen artean 2017an abiarazitakoa. 

Euskal Herriko Liburutegi Nazionalaren faltan, gaian jantzita dagoen lan-talde bat luze darama euskaratik lan hori modu bateratuan egiten, erreferentzia fidagarria, bateratua eta iraunkorra sortzeko, profesionalei, liburutegiei, baita nazioarte mailako egitura normatiboei begira (BNE, BNF, VIAF eta antzekoak).

Aurkezpen honetan, proiektua bera aditzera emateaz gain Eusko Ikaskuntza eta Euskal Autoritateak Lantaldearen arteko lankidetza hitzarmena sinatuko da.

Partaideak: Ana Urkiza (Eusko Ikaskuntza), Idoia Sobrino (Euskal Autoritateak Lantaldea)

(Hizkuntza: euskara)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK