Gipuzkoako Foru Aldundiaren aktualitatea
Azken Albisteak

2026/11/13
Azpiegiturak
Abiatu sistemaren lehen gailuak berritzeko kanpainari ekin dio Bidegik
2027an 60.000 gailu iraungiko dira eta erabiltzaileek berria eskuratu ahalko dute doan, zerbitzuak galdu gabe. Internet bidez egin daiteke gestioa

Aldundiak automozioko enpresa erreferenteekin jorratu ditu eraldaketa betean dagoen sektore honen erronka eta aukerak
Eider Mendoza diputatu nagusia izan da Aldundiarekin batera ADEGIk eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Arrasate Garaia Gunean sustatu duten bigarren topaketa sektorialaren buru. Bertan, automozioaren erronkak aztertu dituzte eta enpresa eta erakundeak elkarlanean jarduteko lerro posibleak identifikatu dituzte. Txinako fabrikatzaileen geroz eta lehia handiagoa, errekuntza-motorraren inguruko ziurgabetasuna eta dibertsifikatzeko eta produktu berriak garatzeko aukerak izan dira Gipuzkoako ekonomiaren sektore estrategiko honen inguruan aztertu dituzten gai nagusiak.

2026/11/13
Ingurumena
Muturreko fenomeno klimatikoen eragin ekonomikoa 58 milioi eurora iritsi da Gipuzkoan
Naturklimaren Klima Aldaketarekiko Zaurgarritasunari buruzko VII. Txostenaren arabera, uholdeek, itsas enbatek eta denboraleek 47,37 milioi euroko kalte-ordainak eragin zituzten 2014tik 2024ra bitartean, eta zeharkako eragin ekonomikoek beste 10,58 milioi euroko kostua izan zuten.

2026/11/12
Lurralde antolaketa
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Pasaia biziberritzeko konpromisoa berretsi du, herritarrek erabiltzeko portuko espazioen mantentze-lanetarako 400.000 euro bideratuz
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, dirulaguntza horri esker, Udalak hainbat gunetako mantentze- eta kontserbazio-lanekin jarraitu ahal izango du. Besteak beste, Lonjako plazan eta haren estalkian, La Herrerako biltegien estalkian, Hospitalilloko kaian, San Pedroko kaian, Torreatze-Ondatxo-Puntas inguruan eta Bizkaia plazan egingo dira lanak.
Aldundiaren berri izan nahi duzu?
Harpidetu gure buletinera
Albisteak astero, egunero edota argitaratu bezain laster jaso ditzakezu.
Harpidetu nahi dutDeskodifikatu Podcasta

Gure garaietako erronkei begirada kritiko eta hausnartua, podcast formatuan
Joan Plaza Podcastera