Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Kontzertua: Besaide

2024/04/27 19:00 - 20:30

Besaide, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa topatzen diren lekua da. Besaide; Aritz (Gernika), Gorka (Gasteiz) eta Teresa (Donostia) elkartu dituen musika proiektua da. Talde honen ardatz nagusia, kantutegietan eta ahoz-aho gaur egunera iritsi zaizkigun Euskal Herriko herri musikaren erritmo, doinu eta kopla zaharrak dira. Aldez aurretik existitzen diren temak berrinterpretatu eta beste berri batzuk sortzen dituzte bertako eta beste leku urrunagoetako tradizioetako soinu-tresnak erabiliz; zarrabetea, albokak, buzukia, klarinetea...

Kontzertu honetarako Iraide Ansorena perkusionistarekin elkarlanean ariko dira.

Google Calendar-era gehitu

Musika

Kultura

Oiartzun


Informazio gehiago