Ekitaldia
Crossover. Todas lo sabíamos
2024/04/26 20:00 - 21:15
KM Kulturuneak eta Kultur Factory-k antolatutako solasaldia, Crossover jaialdiaren testuinguruan:
Todas lo sabíamos
Zinema Akademiaren hitzetan, jarrera matxistak, botere-gehiegikeriak
eta emakumeen aurkako indarkeria, era askotakoak izan daitezkeenak,
zeharka agertzen dira gizartean eta ikus-entzunezkoen sektorean. Eta
telesailek horrela erakutsi dute.
Boterea, isiltasuna, onespena, izen ona galtzea edo ezeztapena.
Gai horiek eta beste batzuk aztertuko dira Ana Marcos kazetariaren eta
Belen Barenys aktore eta zuzendariaren arteko solasaldian, Paloma
Rando gidoilariak lagunduta.
Partaideak: Belén Barenys, Ana Marcos; Paloma Rando.
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK